Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Urriaren 23a
Kontzertu - Parropia
Kontzertu
Gertakari arraroa beharra zen joan den ebiakoitzean eta hala izan da: Basapiztiak, Lin Ton Taun, Gatibu, Punttu Kakotx eta Trikizio taldeekin zen hitzordua. Zoragarriko gazteriak karpapea mukuru bete zuen, haien artean lehenagoko gazte batzu barne. Bata besteak bezain onak izan diren talde ederrak entzun dira, besta sanoa izan da eta gaualdi hortan lehen saria norbaiti eman beharrean, antolaketan parte hartu duten 60 urepeldarreri eskainia izanen litzateke. Goresmenak zueri egin duzuen lan miresgarriarentzat!
Parropia
Omiasainduko meza urriaren 31n, ostiralez (17:00) Urepeleko elizan emana izanen da. Biharamunean, Omiasainduz, Bankan (9:00) eta Baigorrin (10:30).











