Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Ur Begiren berri - Dantzaldi - Elkarteen eguna - Erakusketa eta mintzaldi - Pilota

Ur Begiren berri

Elkartearen mendi sekzioak, bere animatzaile beteranoeri esker, mendiko egonaldia ederki prestatua zuen Pirinio garaietan. Luzen kanpamendu basea jarri ondoan, ibiltariek Hautacam, Gavarnia eta Troumouseko zirkoak ezagutu eta kurritu ahal ukan dituzte; preziatu ere azken elurrak, ur jauziak, basihizi saldoak, marmotak, sarrioak... denak ziren ikusgarriak arnasa mozteko heinekoak. Botanikari adituek 25 lore mota bildu eta katalogatu dituzte! Zer loria!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Herriko Etxearen deiadarra - Kermeza - Ganer huste - Estreinaldi - Elektrika mozte - Erakusketa - Pilota

Herriko Etxearen deiadarra

Piero Rouget auzapezak deiadar hau luzatzen die deneri. Zirga bide sargian den Arki Larroulet irindegi ohia 2022az geroz likidazio judizial baten peko da, oraino prozedura bururaino heldu gabe, Baionako auzitegi komertzialak izendatu bulegoak lana bukatu ezean. Anartean eraikuntza bera bertan behera utzia da eta molde horrek eman dezake nornahiri tokia okupatzeko gogoa. Auzapezak garbiki jakinarazten du eraikuntza hori biziki lanjerosa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a

Eskuz Esku elkarteak 50 urte - Uztaritzeko kermeza - Liztor asiatikoaren kontrako borroka - Berote handieri buruz - Erakusketa

Eskuz Esku elkarteak 50 urte

Ekainaren 6an Eskuz Esku elkarteak bere 50 urteak ospatu ditu. Elkarteak gaur egun 170 bat kide ditu denak hirugarren eta laugarren lerroan adinez. Meza saindu batekin hasi da eguna Jondoni Bixintxo elizan. Edmond Etcheverry lehendakariak ongietorri beroa egin du hasieran. Bere mintzaldian Jean Mixel Barnetche apezak azpimarratu du elkartasunaren balioa gure bizian. Meza ondotik denak bildu dira Jatsuko trinketean zintzur bustitze eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a

Parropiatik - Etxeparea zelaia berritua - Suhiltzaileen besta eguna - Filma - Musikaldi - Pilota

Parropiatik

Heldu den igandean bi kermeza izanen dira parropian, biak batean, Haltsun eta Larresoron. Bietan mezak tenore berean (10:30), Haltsuko elizan “Labourdins” elkarteko soinulariekin eta Larresoron poli-jarduera gelan, Inthalatzeko soinulariekin. Haltsun ondotik izanen da danborrada eta zintzur bustitzea herriko gelan, Larresoron aldiz bazkaria ere ondotik. Txartelak eros ditaizke aitzinetik Internet bidez eta salgai ere dira Herriko Etxean. Bazkalondoan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Kontseiluko biltzarra - Biltzar aitzinetik - Berote handieri buruz - Biltzar nagusi - Eskuz Esku elkarteak 50 urte - Kantaldi musikaldi

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortzegunean iragan da maiatzeko kontseilu biltzarra Lapurdin, tokian 25 hautetsirekin. Aho batez onartu dira gai guziak:

- Transferitu karguen ebaluaketa tokiko batzordeko kideen izendatzea: titular Piero Rouget, ordezko Sandra Idieder.

- Enedis enpresarekin, Astoloberria aparkalekuan, ibilgailu elektrikoen kargatzeko gune bat tokian emaiteko hitzarmena.

- Heraitze auzoaren antolaketarako obrentzat laguntza misio bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Erakusketa - Udako oporrak - Hautetsi gazteak sariturik - Euskal kantuak - Errigora - Elgarretaratzea - Urruñar bat atxilotua - Animatloia

Urruñarrak Pilota elkartearen erakusketa

Elkartearen ehun urteurrena dela eta, argazki erakusketa izanen da Posta gelan, ekainaren 1etik 14ra (9:00-12:30/14:00-17:30). Urririk.

Udako oporrak haur eta gazteentzat

Urruñako herriak, 3 egonaldi berezi proposatzen ditu, 8 eta 15 urte arteko gazteentzat egokituak. Kirola, natura, kultura, abentura... gustu guziendako! 8-10 urtekoentzat:

1.- Bela egonaldia Soustonsen. Landesetara...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016