Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a
Elgarretaratze
Piero Rouget auzapezak eta zonbait axuantek segurtatu dute elkarteentzat egina zen bilkura joan den asteartean. Kontseilu berriaren aurkezpen laburraren ondotik, elkarte kideeri erakutsiak eta esplikatuak izan zaizkiote xeheki erabili behar dituzten desmartxak, herriko gelen eta herriak laguntzeko ezartzen dituen materialak baliatzeko baldintza onetan. Uztaritzen badira orain 85 elkarte sail guzietan, kirola, kultura ekintza sozialak musika eta abar......
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Parropiako berri
Igande huntan, parropian bataioko agintzen erreberritzea iraganen da Jatsuko elizan, herriko bestak kari (10:30). Ondorioz Uztaritzeko meza (9:00) emana izanen da. Biharamunean beila eguna da Salbatoreko kaperara. Oinez joanen direnak abiatuko dira Jatsuko plazatik (9:30) eta gero mezak segituko du kaperan.
Musikaldi
Ortzirale huntan, 22an, musikaldia izanen da Heraitzeko kaperan (18:30). Lehen partean...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
Parropiako berri
Igande huntan, Errobiko Salbatore parropiako eta Hiriburuko 20 bat gaztek errezibituko dute konfirmazioneko sakramendua Jondoni Bixintxo elizako (10:30) mezan, Beitia apezaren eskutik. Ondoko igandean Mendekostez (10:30), meza Jatsun emana izanen da herriko besta kari; meza hortan gaztetxo batzuek eginen dutela beren bataioko agintzen erreberritzea. Mendekoste astelehenez usaiako beila eginen da Salbatore kaperara. Oinez doatzinendako abiatzea egiten...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegun arratsean iragan da kontseiluko biltzarra 23 hautetsi zirela tokian, bertze seiek boterea emanik zutela. Huna aho batez onartu gaiak:
Sute eta sokorrientzat erreferente baten izendatzea (C. Socodiabehere).
Zuzeneko zergen herriko batzordearen berritzea (16 titular, 16 ordezko).
Lehen haurtzaroko zerbitzu publikoaren kontu, frantses estaduaren diru laguntzaren ordaintzeko, Euskal Elkargoarekiko hitzarmena...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Tailer berri
CCAS edo herriko ekintza sozialen zentoak tailer berri batzu antolatzen ditu partzuergoan ASEPT erakundearekin eta Arditeia erretira etxeko baliabide zentroarekin. Ekintza horren helburua da estresa eta emozioen mekanismoan arrazoien ezagutzea eta osagarriaren zerbitzuan estrategia bat xutik emaitea. Tailerrak lau izanen dira. Lehena apirilaren 27ko tailerrean izan zen biziaren kalitatea, ongi izana, emozioa eta osagarriarekin loturak aztertzea. Bigarrena...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
Tailer berri
CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak tailer berri batzu antolatzen ditu partzuergoan ASEPT erakundearekin eta Arditeia erretira etxeko baliabide zentroarekin. Ekintza horren helburua da estresa eta emozioen mekanismoan arrazoien ezagutzea eta osagarriaren zerbitzuan estrategia bat xutik emaitea. Tailerrak lau izanen dira. Lehena apirilaren 27ko tailerrean izanen da biziaren kalitatea, ongi izana, emozioa eta osagarriarekin loturak aztertzea....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016