Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Kontseilu biltzarra
Hauteskunde ondotik lehen kontseilu biltzarrak (29 hautetsirekin) ikusi ditu joan den ortziralean auzapez berriaren eta axuanten izendatzeak. Auzapezgoa utzi duen Bruno Carrereren hitz labur baten ondotik Gilles Desgrolard adin handiena duen hautetsiak ideki du biltzarra. Auzapez gaiaren deia eginik Piero Rouget da bakarrik aurkeztu (oposizioak ez du nehor proposatu). Beraz Piero Rouget izendatua da auzapez lehen itzulian 23 boz bilduz alde eta 6...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a
Hauteskunde emaitzak
Huna Uztaritzerentzat hauteskunde itzuliak eman duen emaitza: izen emaiteak 5.848; bozkatu dutenak 3.757; abstentzioa: 2.091 xuri edo ez bali 173; bali zirenak 3.584; Uztaritze Bai 1.933 (54%), Elgarrekin Uztaritzerentzat 1.651 (46%). Zortzi bozka bulegoetarik 6tan nagusitu da Uztaritze Bai. Ondorioz hunek baditu 23 hautetsi eta besteak 6. Emaitzak ateratzean Piero Rougetek eskertu ditu guziak; eskertu eta goretsi ere Bruno Carrère 12 urtez...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Heriotze
Bekan ikusten da holako jendetzea ehorzketa batean, nola joan den ortziralean Arruntzako elizan bere azken egoitzara eremana izan baita Anthony Darlas 19 urteko gaztea, zorigaixtoko moldean mundu huntako bizia utzirik. Baratzezain lanetan ikasten ari zen enpresa batean. Dominique bere aita (suhiltzaileen taldean oso ezaguna) eta Aña Mariren seme bakarra zen. Doluminak eskaintzen ditugu pena egun handi huntan.
Hauteskundeeri buruz...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a
Kontseiluko biltzarra
Hauteskunde aitzineko azken kontseilu biltzarra iragan da ortzegunean 25 hautetsirekin. Huna aho batez onartu gaiak:
- 2025eko ehorzketei dagokien finantza kontu bakarraren onartzea.
- Haurtzaro eta gazteria zerbitzuan lanpostu sortzea.
- Udalzaintza zerbitzuan bi lanposturen sortzeak.
- Euskal Elkargoak, CITEOren etxetik kanpoko bereizketari buruzko proiektu deialdiak daraman elkargo hitzarmenaren sinatzea.
-...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Heriotze
Aste bat barne hiru heriotze ukan ditugu herrian. Joan den asteazkenean azken egoitzara eremana izan da Maddi Duhart, Zubiarrain sortua 89 urtetan. Jatsun sortua, han eginik lehen ikasketak, ondotik segitu dituela Uztaritzeko komentuan. Esposatua zen 1960an Cyprien Duharterekin, bi seme ukan dituela: Jean Bernard eta Christian. Bere lan bizia ereman du Bixintxo eskolako eta udal jantegian, denbora berean etxe pollita eraikiz Mendien karrikan. Urte askotan ere...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Hauteskundeeri buruz
Hauteskundeak ditugu hilabete baten buruko. Oraingoz bi zerrenda dira Uztaritzerentzat. Lehenarentzat Uztaritze Bai, Bruno Carrèrek eskua pasatzen baitu, Pierot Rouget izanen da zerrendaburu eta bigarrenarentzat, ezkerraldekoa den Elgarrekin Uztaritzerentzat, Bruno Cendres izanen da. Bien zerrenda osoak ez dira oraindik publikatuak bainan jakinak dira nun eta noiz eginen dituzten biltzar publikoak. Bigarrenetik hasiz izanen dira: otsailaren 27an...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016