Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegunean iragan da Lapurdi gelan 28 hautetsirekin. Aho batez onartuak izan dira gaiak oro. Huna zoin ziren:
- Heziketa engaiamenduan sasoiko animatzaile lanpostuen estatutua.
- Eskola, gazteria kirolak zerbitzuan lanpostu batzuen sortzea.
- Leihorrondo aldean bide berri baten Ur Hargunea izendatzea.
- Tokiko hirigintza planeko aldaketaren iritzia Euskal Elkargoak onartu aitzin.
- Zerbitzu teknikoetan,...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Herriko Etxearen agiantzak
Joan den larunbat goizean iragan dira Herriko Etxearen agiantzak, 100 bat pasa lagunekin. Gonbidatu hautetsietan hor ziren: P. Dufau deputatua, P. Etcheverria kontseilari orokorra, eta 3 auzapez J-M. Iputcha (Ezpeleta), L. Samanos (Larresoro) eta Y. Bassier (Basusarri). Erakunde ordezkatuetan: parropia, jandarmeria, suhiltzaileak eta hainbat elkarteburu. Hauteskundeak hurbil direla, Bruno Carrère auzapezak (azken aldikoz aurkezten zuela) ez...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Ur Begiren biltzar nagusia
Ur Begi elkarteak joan den ortzirale arratsaldean zuen bere biltzar nagusia Lapurdin, 100 bat kide pasa bildu duela. Elkarteak gaur egun 242 kide ditu. Panpili Olaizola lehendakariaren eta Christian Ibarboure kultur axuantaren ongietorrien ondotik eman da 2025eko jardueren berri, bederatzi oso desberdinak kudeatzen dituela elkarteak: mintzaldiak (Aguxtin Errotabehere) 3 izan ziren bakarrik lauren ordez Xarlex Videgain etorri ezean; ateraldi...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a
Lanbide foroa
Herriko Etxeak jakinarazten du lanbide foroa iraganen dela larunbat huntan Larresoroko poli-jarduera gelan (9:00-15:30). Foro hori formakuntza eta ofizioez ariko da eta egina da bereziki lizeo mailako ikasleentzat. Hor aurkituko dira lizeo profesionaletako irakasleak, formakuntzako erakundeak, artisauak eta lantegietako buruzagi zonbait. Ez da dudarik gazteak lanari buruz gidatzeko foro hori baliosa izanen dela.
Helduen...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Urte berri on
Urte berri on lehenik uztariztar guzieri, astekari hunen moldatzeko lan egiten duteneri eta irakurle guzieri. Ekar dezala urte berriak osagarria lehenik eta oraino elgarren berri irakurtzeko grazia.
Herriko egoera zibila
Bukatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 71 sortze, 24 ezkontza eta 87 heriotze. Gaur egun Uztaritze herriak 8.150 biztanle inguru ditu.
Zonbait...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Santa Barbara
Santa Barbara ospatu dute suhiltzaileek abenduaren 14an, mezan parte hartu zuela heietarik lerro on batek. Ospakizuna segitu da ondotik beren egoitzan. Pascal Cocquel kapitainak aipatu ditu urteko gorabeherak, bereziki egin behar ukan dituzten 400 ateraldiz gora, heietarik 33 Jatsun, herri hau juntatua izan zaiela iragan urtean. Egoitza egokiago baten beharra ere aipatu du bide nagusietatik hurbilago, bainan ez da departamenduaren egitasmoetan agertzen....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016