Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a

Asteburuko elizkizunak - Eskuz Esku Esnasun - Pilota

Asteburuko elizkizunak

Omiasaindu dugu asteburu huntan. Huna Errobiko Salbatore parropiarentzat elizkizunen tenoreak: ortziralean bezperako meza (18:00) Haltsu; larunbatean (9:00) Arruntza eta Jatsu, (10:00) Komentuko kaperan, (10:30) Larresoro eta Uztaritze. Igandean (9:00) Arruntza, (10:30) Uztaritze (urte osoan parropian zendu direnen oroitzapen meza). Omiasaindu besta on deneri.

Eskuz Esku Esnasun

Eskuz Esku elkarteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a

Biltzar publikoa - Pilota

Biltzar publikoa

Uztaritze Bai elkarteak biltzar publikoa egin du joan den ortzirale arratsaldean Lapurdi gelan, 60 bat lagun hurbildu direla. Elkartea 2014an sortua da; funtzionamendua eta diru egoera aipatu dira lehenik. Bainan helburu nagusiena zen 2020az geroztik Herriko Etxeak ereman dituen obren aurkezpena, lehenik bideen sailean: Super U ondoko biribilgunea (departamenduarekin), Hiribehere karrika, 350 erregebidea eta Arruntzako plazaren berrantolaketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Liburu erakusketa - Eguberriko merkatuari buruz

Liburu erakusketa

Larunbat eta igande huntan liburu marrazkitu erakusketa eta salmenta izanen da Haltya jauregian, Kanboko Margot liburutegiaren partaidetzarekin. Hameka marrazkilari idazle izanen dira tokian berean tailerrak ere segurtatuko dituztela. Bisita tenoreak: 10:00-19:00.

Eguberriko merkatuari buruz

Aurtengo Eguberriko merkatua abenduaren 6an iraganen da goiz guzian Bilgune inguruan. Herriko Etxeak elkarteeri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a

Errobiko klima eguna - Auzo batzordearen berri - Arte proiektu galdea - Bertsolaritzaz

Errobiko klima eguna

Heldu den larunbat huntan antolatua da Uztaritzen ''Errobiko klima eguna'' Errobiko poloak antolaturik, 11 herriren partaidetzarekin. Egitarauak hauxe proposatzen du: Bilgune gelan (10:00-14:30) animazioak, standak, tailerrak, jokoak, erakusketak marrazki eta argazkiekin. Ondotik proposamenen biltzeak eta aztertzeak. Artetik (12:00-12:30) jazz hirukotea Euskal orkestrarekin; bazkariak (mutxikoek animaturik) eta haurrentzat sari banaketak. Lapurdi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a

Aste urdina - Herri Uzta - Auzo batzordeen berri - Erakusketa

Aste urdina

Herri askotan bezala, CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak antolatzen du aste urdina urriaren 6tik 10era. Aurtengo egitaraua honelakoa izanen da:

Astelehena 6 (9:15-10:45): Bungy Pump ibilaldia, hitzordua Etxeparea zelaiko aparkalekuan; (10:00-11:00) helduentzat gym tailerra Bilgune gelan, Osasuna elkarteak animaturik; (15:00-16:30) Andaula erretira etxean mutxikoak eta kantuak, Ur Begi eta Uztaritzen kantuz taldearekin....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Parropiako berri - Arruntzako obrak - Bi auzo batzordeen berri - Argazki erakusketa - Kapito Harriren biltzar nagusia - Musika klasiko kontzertua

Parropiako berri

Parropiako bolondresen eguna iraganen da igande huntan, mezarekin hasiko dena (9:00) Larresoroko elizan. Ondotik biltzar bat egina izanen da ondoko poli-jarduera gelan, kafea hartzeko, elgar hobeki ezagutzeko, zerk duen ongi funtzionatzen eta zer den hobetzeko. Biltzar bukaeran etorria izanen da aperitifaren tenorea eta parropiak eskaini bazkariarena, tokian berean eta umore onean. Mus partida zonbait ere berdin ondotik.

Parropiatik jakiten da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016