Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Elkarteen foroa - Parropiatik - Erakusketa

Elkarteen foroa

Urte oroz bezala Herriko Etxeak antolatzen du irailean elkarte guzien foroa Bilgune plazan eta aurtengoa izanen da beraz larunbat huntan (9:00-13:00). Foro horren helburua da elkarteen jarduerak plazaratzea eta ezagutaraztea. Zonbait jarduerentzat posible izanen da tokian berean izenak emaitea. Erakustaldiak ere izanen dira bereziki dantza, pilota, boxeoa eta beste arte martzial batzuena. Jan edariak segurtatuak izanen dira tokian berean. Ongi etorri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Pilota - Elkarteen foroa - Mus lehiaketa - Elektrika bideen mantenu lanak - Obrak bideetan

Pilota

Astekari hunen opor denboran iragan da pilotaren aste handia. Kapito Harrik hiru finala zituen jokatzeko. Lehena agorrilaren 11n Baigorrin luzeko finala helduetan A mailakoena. Gure taldea (Beñat eta Frantxua Pelletrat, Antton Echenique, Panpi Dibar, Damien Marro-Ouret) Frantziako xapeldun egin da Luzeaneko taldea garaituz 13 eta 2. Bero gaitzarekin jokatu da partida hori bainan azkenean uztariztarren gaztetasunak hartu du gaina. Ondoko ortziralean atxiki...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Mintzali - Obrak bideetan - Xardina besta - Haltya jauregiaren 150urteak - Agorrilaren 15eko elizkizunak - Pilota

Mintzaldi

Joan den ortzirale arratsaldean iragan da Takashi Nagai japoniar medikuaren biziari buruzko mintzaldia Nathalie Fourmyren ganik. Beharbada eguna eta tenorea ez ziren arras egokiak telebistetan Joko olinpikoen hasierarekin batean. Mintzaldi horrek merezi zuen entzule gehiago. Nor zen Takashi Nagai? Txinatarren eta japoniaren 2. gerla bezperan, Takashi ikasle harroa Nagasakiko unibertsitatean zebilen, bere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a

Mintzaldi - Clément fundazioaren berri - Pilota - Haltya jauregiaren 150 urteak - Xardina besta - Herriko besten oihartzuna

Mintzaldi

Ortzirale huntan (20:00), Apezetxeko gelan mintzaldi bat izanen da gai huntaz: Takashi Nagaï, japoniar mediku kristau radiologoa zen Nagasakyko ospitalean lan egiten zuena, munduko bigarren gerla bukaeran amerikanoek bigarren zartagailu atomikoa bota zutelarik. Bizirik gelditu zen, aldiz emaztea galdu zuen. Nahiz berak asko sufritzen zuen, kolpatuak artatzen pasatu du bizi guzia ospitale hartan berean 1951n zendu arte. Itxaropen liburu bat ere idatzi du...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a

Purgu Xopolo - Otsantzeko beila - Obrak - Latsa elkartean bestak - Mintzaldi - Mus lehiaketa

Purgu Xopolo

Purgu Xopolo auzo batzordea bildu da uztailaren 2an Gaztelondoan, Christelle Larrieu hautetsi erreferentearen eta Odile Etcheverry lehendakariaren inguruan 15 kide present zirela. Baieztatua izan da Super U eta Bazterkarrikara sartzeko biribilgunearen obrak irailean hasiko direla. Salatu da ondotik hondakindegian asko jenderen ezaxolakeria beren ondarkinak nola nahi utziz bide bazterrean. Isunak gehiago izan diten galdatzen du batzordeak. Purguko karrikan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Hauteskunde emaitzak - Kontseiluko biltzarra - Palantxa finalak trinketean - Uztaritzeko bestak

Hauteskunde emaitzak

Uztaritzerentzat bigarren itzuliko emaitzak hauek izan dira: izen emanak 5835; hautesle bozkatzaileak: 4288 (%73,4); xuri eta baliogabekoak: 145; balio zutenak: 4143; Dufau: 1711 (%41,30); Lastecouères: 1257 (%30,34); Devèze: 1175 (%28,36).

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortzegun arratsean iragan da Lapurdin. Hasieran Jean Lastiriren kargu uztearen ondotik Maritxu Elissaldek hartu du haren tokia...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016