Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Elkarteen foroa
Ongi iragan da joan den larunbatean elkarteen eguna aro ederra lagun, 30 elkarte ordezkatuak zirela Bilgune plazan, sail guzietan: ingurumen arduradun, humanitario, kirol eta kultura. Bainan jakina da Uztaritzen kasik 90 elkarte direla. Asko dira oso ezagunak bainan ere berri batzu adibidez Soie elkartea edo Surf Santé elkartea. Elkarrizketatu zonbait hautetsi pozik gelditu dira egunaz.
Biltzar nagusi
Kapito Harri...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Elkarteen foroa
Urte oroz bezala Herriko Etxeak antolatzen du irailean elkarte guzien foroa Bilgune plazan eta aurtengoa izanen da beraz larunbat huntan (9:00-13:00). Foro horren helburua da elkarteen jarduerak plazaratzea eta ezagutaraztea. Zonbait jarduerentzat posible izanen da tokian berean izenak emaitea. Erakustaldiak ere izanen dira bereziki dantza, pilota, boxeoa eta beste arte martzial batzuena. Jan edariak segurtatuak izanen dira tokian berean. Ongi etorri...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Pilota
Astekari hunen opor denboran iragan da pilotaren aste handia. Kapito Harrik hiru finala zituen jokatzeko. Lehena agorrilaren 11n Baigorrin luzeko finala helduetan A mailakoena. Gure taldea (Beñat eta Frantxua Pelletrat, Antton Echenique, Panpi Dibar, Damien Marro-Ouret) Frantziako xapeldun egin da Luzeaneko taldea garaituz 13 eta 2. Bero gaitzarekin jokatu da partida hori bainan azkenean uztariztarren gaztetasunak hartu du gaina. Ondoko ortziralean atxiki...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Mintzaldi
Joan den ortzirale arratsaldean iragan da Takashi Nagai japoniar medikuaren biziari buruzko mintzaldia Nathalie Fourmyren ganik. Beharbada eguna eta tenorea ez ziren arras egokiak telebistetan Joko olinpikoen hasierarekin batean. Mintzaldi horrek merezi zuen entzule gehiago. Nor zen Takashi Nagai? Txinatarren eta japoniaren 2. gerla bezperan, Takashi ikasle harroa Nagasakiko unibertsitatean zebilen, bere...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Mintzaldi
Ortzirale huntan (20:00), Apezetxeko gelan mintzaldi bat izanen da gai huntaz: Takashi Nagaï, japoniar mediku kristau radiologoa zen Nagasakyko ospitalean lan egiten zuena, munduko bigarren gerla bukaeran amerikanoek bigarren zartagailu atomikoa bota zutelarik. Bizirik gelditu zen, aldiz emaztea galdu zuen. Nahiz berak asko sufritzen zuen, kolpatuak artatzen pasatu du bizi guzia ospitale hartan berean 1951n zendu arte. Itxaropen liburu bat ere idatzi du...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Purgu Xopolo
Purgu Xopolo auzo batzordea bildu da uztailaren 2an Gaztelondoan, Christelle Larrieu hautetsi erreferentearen eta Odile Etcheverry lehendakariaren inguruan 15 kide present zirela. Baieztatua izan da Super U eta Bazterkarrikara sartzeko biribilgunearen obrak irailean hasiko direla. Salatu da ondotik hondakindegian asko jenderen ezaxolakeria beren ondarkinak nola nahi utziz bide bazterrean. Isunak gehiago izan diten galdatzen du batzordeak. Purguko karrikan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016