Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Heraitzen santa Katalina
Urtero bezala ospatu da auzo horren patroin sainduaren besta. Azaroaren 22an izan da kaperan musikaldi arrakastatsua 70 bat entzulerekin. Igande goiza hasi da kaperaz arduratzen den ''Les Amis de la Chapelle'' elkartearen biltzar nagusiarekin Auzo Baita gelan, auzapez eta 25 bat lagunekin. Serge Pothier lehendakariaren txosten moral eta urteko jardueren ondotik, Jean François Ruys diruzainak oso orekatua den diru kontuen berri eman du eta...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
Biltzar publiko
Joan den astearte arratsean iragan da Lapurdi gelan Euskal Elkargoak antolatu biltzarra, frantsesez ZFE izendatua, euskaraz ''Igorpen ahuleko gunea''-ren proiektuaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko. Mugatua den gune horrek kostaldeko dozena bat herri edo hiri estaltzen ditu, Tarnosetik Hendaiaraino. Uztaritze ez da barne. Biltzarraren helburua zen erabaki batzuen galdatzea Estaduari eta Euskal Elkargoari, alde orotarik etor ditaizken poluzio edo...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Heriotze
Joan den ortziralean, azken egoitzara eremana izan da Emile Bessonart 80 urtetan. Sortzez Hazparne Paxkoinekoa zen. Bere lan karrera ereman du lehenik Hazparnen Charriton enpresan eta ondotik Dassault lantegian erretreta arte. Oso jendekina zen, irria maite. Maite zuen ere baratzea eta loreekin bazuen gustu handia. Geneviève Ibarboure anderearekin esposaturik hiru haur ukan ditu eta Heraitzen bizi zen. Azken denbora hontan sufritzen zuela, eritasun bortitz...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Kontzertu
Bere 150 urte kari,Haltya jauregiak kontzertua antolatzen du jauregian berean, larunbat huntan 16an (17:00). Odile andere kantariak emanen du Barbara kantaldia, pianoan lagundua izanen dela Nicolas Viellenganik. Sartzea libro izanen da, bainan tokiak mugatuak baitira gomendatua da aitzinetik erreserbak egitea helbide huntara: haltya@orange.fr. Ongi etorri...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Kontseilu biltzarra
Joan den ortzegunean iragan da Lapurdi gelan 26 hautetsirekin, azken hiruek poderea emanik lagun bati. Aho batez onartuak izan dira mintzagai guziak. Huna zoin ziren:
- Hiribehere karrikaren berrantolaketarako lur zati baten erostea Vanderchmitt jaunari euro sinbolikoan.
- Arruntzan, Musugorrikoborda gunean lur eremu baten saltzea. Hiru promotore ziren lehian. Egin dituen proposamenen ondotik, COL erakundea hautatua izan da 24...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Asteburuko elizkizunak
Heldu den asteburuko elizkizunen tenore eta tokiak hauek dira Errobiko Salbatore parropiarentzat gogoan hartuz neguko tenoretara pasatuak girela bereziki arratsetako mezentzat: beraz ortzegun huntan (18:00) Jatsun, Omiasainduz (9:00) Haltsun eta Arruntzan, (10:00) komentuko kaperan, (10:30) Larresoron eta Uztaritzen. Meza bakotxaren ondotik herri guzietako hilerrietan otoitza segurtatua izanen da. Larunbatean hilen oroitzapen meza (18:00)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016