Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Kontseiluko biltzarra
Joan den asteazken arratsean iragan da Lapurdi gelan, 25 hautetsirekin, bertze lauek poderea emanik zutela. Huna aho batez onartu aipagaiak:
- 2025eko herriaren ekarpena bizitegi elkartasun funtsari 3.404 euro.
- Uda Leku elkartearekin Heraitzeko eskola baliatzeko partaidetza hitzarmena onartzea eta elkarlanerako hitzarmena berritzea.
- Laxaldia gizarte zibilari lur zati bat erostea euro sinbolikoan seroretako karrikari bide...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Purguko auzo batzordea
Joan den astearte arratsean iragan da Purgu Xopolo auzo batzordearen biltzarra Gaztelondoan Christelle Larrieu hautetsi erreferentearen inguruan eta 20 bat lagunekin. Aipagaiak ohizkoak izan dira. Hondarkinen biltzeak ez dira beti errespetatuak, batzordeak dei egiten dio herriari eta Bil eta Garbi erakundeari erabakiak hartzeko, beharrez isunak ere ezartzeko. Bidetako obretan seinalatuak izan dira panel batzuen faltak eta zonbait tokitan zilo...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Arruntzako auzo batzordea
Joan den astelehen arratsean bildu da Arruntzako auzo batzordea Erdiko Etxean, Pierrot Rouget hautetsi erreferentearen inguruan. Hastapenean Txik Txak autobus sarearen berri eman du hautetsiak, azpimarratzen zuela auzo horren hedadura, ez duela autobus sare horrek nahi bezala estaltzen bere zerbitzuez. Ibiltzeko zailtasunak dituzten biztanleek balia dezakete halere garraio partikular batzuen zerbitzua prezio ttipian galdeginez geroz. Arruntzan...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Hartzaro festibala
Gainean dugu kasik aurtengo Hartzaro festibala, abiatuko dena larunbat huntan Kaskaroten bisitarekin Baionan. Festibal iraupen osoan bi erakusketa egonen dira, lehena ''Bai ala bai'' mediatekan emanen dena eta bigarrena ''Art'Zaro'' Lapurdi gelan egonen dena. Bi erakusketak bisita daitezke urririk. Festibalaren egitaraua hauxe da: otsailaren 22a larunbata: Arruntzan Kaskarotak etxez etxe; (14:30) Lantz dantza ikastaldia Erdiko Etxean urririk; (20:00)...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Osagarriaren igandea
Osagarriaren igandea ospatzen da beti Lurdeko amaren bestari hurbil den igandetan. Beraz heldu den igande huntan ospatuko da Uztaritzen ere 10:30eko mezan, zointan emana izanen baita erien sakramendua, galdegina ukanen duteneri aitzinetik papertxo bat betez eta Apezetxera helduz. Deitu ere ditaike telefonoz zenbaki huntara: 05-59-93-18-00. Elizara joan ezin dutenek ere errezebitzen ahalko dute sakramendua etxean, Apezetxean galdeginez...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Herriko Etxearen agiantzak
Joan den larunbatean iragan dira Lapurdi gelan Herriko Etxearen agiantzak, auzapezaren inguruan bildurik Peio Dufau deputatua, Etcheverria kontseilari orokorra, auzo herrietako auzapez, herriko hautetsi, parropiako apezak eta elkarteetako arduradun frango. Bere mintzaldian auzapezak aipatu ditu 2024ko lanak: Hiribehere karrika, Super Uko borobilgunea, sozial mailan egindakoak eta gazte kontseiluak eginak. Eman ere berriki izendatu gazte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016