Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a
Kontseilu biltzarra
Joan den ortzegun arratsaldean Lapurdi gelan iragan da. Hasieran Alaine Armspach-en kontseilari kargu uztearen ondotik, Martine Sonnet Orhategaray da tokia hartu duena. Denentzat plazer izan da, urte bat pasaturik falta egon ondoan, osagarri arazo serios batzuengatik, Denise Cedarry axuanta berriz ikustea. Huna gero aho batez onartuak izan diren gaiak:
- Bizitegirako elkartasun kutxari herriaren aurtengo ekarpena (3.404 euro).
-...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Antzerki
Zortziko elkarteak antolatzen du igande arratsalde huntan euskal antzerkia Erdiko etxean (17:00). ''Ihesi'' Iduzki Lore antzerki taldearen obra berria da. Gaia: bi emazte bide bazterrean, bat zahar etxetik ihesi, bestea bere etxetik ihesi, ibilbidean elkartuz giro berri bat irudikatzen ibiliko dira, jakin gabe heien ametsak zein heinetan gauzatuko diren. Pierre Palmade eta Christophe Duthuron-ek idatzi testua da, Maddi Zubeldiak euskararat itzulia eta Maika...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Informatika tailerra
CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak antolatzen du, Arditeiko baliabide zentroarekin partaidetzan, bilkura bat tokian, ondoko asteetan izanen diren informatika tailer berriak azaltzeko. Helburua da parte hartu nahi dutenen desirak eta mailak aztertzea. Bilkura iraganen da apirilaren 9an, asteartean (10:00), Herriko Etxeko Ameztia gelan. Parte hartzeko izenak eman behar dira telefono huntara: 05-59-93-38-91 edo
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Aste Sainduko elizkizunak
Errobiko Salbatore parropian Aste Sainduko elizkizunak honela dira: Ortzegun Sainduz azken afariaren ospakizuna Bixintxo elizan (19:00), Ortzirale sainduz Gurutzearen bidea Heraitzen (15:00), Kristoren pasionea Bixintxo elizan (19:00), Larunbat sainduz (21:00) suaren benedizionearekin Pazko beila eta ondotik Kristoren berpiztearen meza Bixintxo elizan, Pazko eguneko mezak (9:00) Heraitzen eta...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Hiribehere Sokorrondo
Hiribehere Sokorrondo auzo batzordearen aldi zen bere biltzarra egiteko, joan den ortzegunean Gaztelondoan 22 pertsona bildu dira. Nicole Mouesca hautetsi erreferenteak eta Katia Drieux lehendakariak dute dena kudeatu. Biltzarra aspaldian izan duen luzeenetarik, bi oren eta erdi iraun baitu. Oroitarazia izan da hastapenean auzo batzordearen funtzioa eta zergatia. Sokorrondotik indarrean zazpi lagun etorriak ziren oroitarazteko alderdi hori doi bat...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegun arratsean iragan da beti bezala Lapurdi gelan. Huna aho batez onartu gaiak:
- 2024-2027 Errobi lurraldearen hitzarmen orokorra.
- Jamotenea bidean Kabia sozietatearen laguntza proposamena euriko ur sarearen hedatze proiektuan. Gai berdinaz Eihera zaharra bidean Papichou sozietatearen laguntza proposamena.
- Heraitzen Kobateneko petanka eremu antolaketa, Lagunekin elkartearen laguntza proposamena.
-...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016