Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Ur Begik biltzar nagusi
Ur Begi elkartearen biltzar nagusia iragan da joan den ortziralean, Lapurdi gelan, 130 bat parte hartzailerekin. Auzapeza eta kultura axuanta hor zirela. Ohidurazko biltzarra, bainan oso argia jardueren aldetik. Mixel Pomarède lehendakariaren ongietorri ondoan, sekzio bakotxak 2023ko jardueren berri eman du: mintzaldiak (Aguxtin Errotabehere) 4 izan ziren: buhamez, arrantzaz, Capbreton-eko ur ziloaz eta etxebizitzaz;...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Kontseiluko biltzarra
Aurtengo lehena joan den ortzegunean iragan da, Lapurdi gelan. Mintzagai guziak aho batez onartuak izan dira, hauek ziren:
- Arruntzan Sylviane Potignyren laguntza eskaintza bere lantegiaren seinaletikan.
- Etxe Ohiaren plaza berriz izendatzea, hau bilakatzen da orain Gazteluko plaza.
- Atekamotza zen bide berri baten izendatzea Indako bidea izendatuz.
- Ehun euroz petik diren diru sartze ezin bilduak baliogabetzea.
-...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Urte berri on
Urte berri on lehenik uztariztar guzieri bai eta ere astekari hunen berriketari, moldatzaile eta irakurle guzieri. Ekar dezala urte berriak deneri osagarri, behar diren grazia guziekin.
Herriko egoera zibila
Bururatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 53 sortze, 12 ezkontza eta 27 heriotza. Herriko biztanleen kopurua 7.700 arima inguru estimatua da. Hau zuzenago agertuko da ondoko hilabetetan,...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Biltzar nagusia
Hiribehere Sokorrondo auzo batzordeak bere biltzar nagusia egin du, joan den ortzegun arratsean Gaztelondoan, Eric Mailharancin axuantarekin eta Nicole Mouesca hautetsi erreferentearekin, 23 lagunek parte hartzen zutela. Eric-ek hastapenean batzorde horien funtsa eta araudiak oroitarazi ondoan, aipatu du gazteen kontseilua eta aurten horrekin osatu ekintzak. Katia Drieux batzorde arduradunak luze eta zabal aipatu ditu urteko gorabehera guziak....
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortziralean iragan da Lapurdi gelan. Huna aho batez onartu gaiak:
- Aisialdi zentroari 2023-2024 ikasturtearentzat Labourdins elkartearen laguntza proposamena.
- 2023ko aurrekontu erabakia.
- Giza eskubideen softwarerako formakuntza gastuetan parte hartzea.
- Hitzopen gaztetxe eta Kutun elkarteeri ezohizko diru laguntza emaitea.
- 2023ko udako lanaldietan enplegu iraunkorren langile kopuruak.
- Errolda...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Etxe loreztatuen sariketa
Aurten ere etxe loreztatuen sariketa iragan da. Auzapezak eta Nikolas Blain axuantak egin dute sari banaketa. Huna saristatuen izenak, eurotan irabazi sariarekin: hiriko baratzetan Marie Thérése Arlas (100€), Sandrine Berneau (80€), baratze ertainetan Jean Marie Eyharts (100€), Jeannette Duhalde (80€), adosean Josette Boussières eta Christian De Boyer Montegut (60€), espazio handiko baratzetan Robert Pilon (100€), Véronique...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016