Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Herriko Etxearen estreinaldia
Ortzirale huntan iraganen da Herriko Etxearen bisita eta estreinaldi ofiziala (11:00), Fabrice Rosay Baionako suprefeta eta Jean René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariaren presentziarekin. Deneri idekia.
Santa Katalina Heraitzen
Santa Katalinak Heraitzen izanen du bere besta aurten egitarau berezi hunekin: ostirala 24: (18:30) kaperan ''Les Amis de la chapelle'' eta Heraitze Koop...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Xuxentze
Herriko Etxeak eta CCAS herriko ekintza sozialen zentroak galdeginik xuxenketa hau ekarri beharra dago iragan asteko ''Tailer berria'' artikuluari. Informazio bilkura eta izenen hartzea ez da 24an izanen, bainan ortzirale huntan 17an (14:30), beti Herriko Etxeko Apalaga gelan. Gainerateko argitasun guziak ontzat hartzen dira (ikus joan den asteko hitza). Herriko ekintza sozialen zentroak barkamena eskatzen du parte hartu nahi...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Tailer berri
CCAS herriko ekintza sozialen zentroak, Departamenduko gorputz heziketa erakundeak eta ''Osasuna'' elkarteak partaidetzan, antolatzen dute ''Form'Equilibre'', euskaraz ''Plomu itxura'' izenda dezakegun tailer berria. ASEPT erakundeak finantziaturik eta urririk izanen den tailer hori hirigune elkargoko jende adinetako guzieri idekia izanen da lehen aldikoz. Bere helburua du biziaren kalitatea hobetzea, xutik egoiteko manera atxikitzeko behar diren jestu eta...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Kontseiluko biltzarra
Lapurdi gelan iragan da joan den ortzegun arratsean. Aho batez onartuak izan dira gai guziak:
- Denis Rouault kontseilariaren demisioaren ondotik, lan batzordeak osatzean, Mixel Sarratia 4 sailetan izendatua izan da: kultur eta kirola, hizkuntza politika, Tolosarekin parekatzea, trantsizio ekologikoa eta energetikoa. Françoise Gallois bere aldetik sartzen da finantza eta ekintza ekonomikoetan.
- Bizitegi sozialen arrandan emaileekin...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Uztariztar berrieri
Covidaren garaiaz geroztik ez zen egina. Joan den ortzirale arratsaldean auzapez, hautetsi eta elkartetako arduradun zonbaitek errezebitu dituzte Lapurdi gelan, azken urte hauetan Uztaritzera bizitzera etorri diren familia eta pertsonak, 50 bat lagun pasa biltzen zirela. Auzapezak ongietorria egin ondoan luze eta zabal kondatu diote Uztaritzeren historia, nola garai batean hiri nagusi izan den, Lapurdiko Biltzarren tokia bere gaztelu eta...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Elizen arteko eguna
Iragan astean aipatu bezala igande huntan dugu Uztaritzen elizen arteko eguna, kanpotik etorriko diren misionest, serora eta apezekin. Egunaren egitaraua honela izanen da: (9:30) parropiako gelan elgarretaratze topaketak, (10:30) meza nagusia Jondoni Bixintxo elizan, (11:30) adiskidantzazko zintzur bustitzea eliza aitzineko parkean, (12:30) bazkaria piknik moldean misionesten lekukotasunekin, (14:00) film baten ondotik eztabaida. Jendea gomitatua da...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016