Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Heriotze
Joan den ortzegunean bere azken egoitzara eramana izan da Pierrot Alberdi, 90 urtetan. Gerlari ohia, Aljeriako gerla ezagutu du. 1965ean, sortzez hazpandarra den Ottabirekin esposaturik, Arruntza auzoan jarri ziren, hiru haur ukan dituztela, alaba bat Nicole, bi seme André eta Xabier. Bere lanbide gehiena esne biltzen eta saltzen pasatu du. Pierrot-en joaitearekin Arruntza auzoak egiazko zutabe bat galdu du. Arizan zen luzaz musika jotzen "Labourdins"...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Arruntza auzoaren antolaketa
Joan den astearte arratsaldean, 50 bat entzuleren aitzinean, Arruntzan egin beharrak diren obrak, Trouillot arkitekto kabinetearengandik Herriko Etxean aurkeztuak izan dira. Auzapezaren ongi etorriaren ondotik, Paul Trouillot arkitektoak berak hitza hartu du, proiektu guzia pantaila bidez erakutsiz publikoari. Aurkezpen horren preparatzeko elkarlanean arizanak ziren auzo batzordearekin eta zerbitzu teknikoekin. Proiektu horren helburua da...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a
Istripu
Joan den asteartean suhiltzaileak deituak izan dira Hegalaldia zentroan gertatu karbono intoxikazio batentzat. Dirudienez galdara edo berogailu baten eragozpenagatik gertatu da. Dozena bat lagun kanpora atera dituzte buruko minekin. Hiru lagun ospitaleratu izan badira ere, ondotik jakin da ez dutela deus ondorio txarrik. Denentzat hobe.
Purgu Xopolo auzo batzordea
Joan den astearte arratsean iragan da auzo batzorde horren...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Heraitzeko auzo batzordea
Joan den ortzirale arratsaldean Heraitzeko auzo batzordea Auzo Baita gelan bildu da. Christian Socodiabehere hautetsi erreferenteak eta Claude Leguay lehendakariak biltzarra kudeatu dute, 20 bat entzulerekin. Mintzagaiak ez ziren eskas. Agertu da hasieran Santa Katalina kaperari buruz den seinale eskasa. Eztabaida ere sortu da jakin nahiz XII. mendeko kapera Konpostelako bidean errepertoriatua ote den? Nehor hortaz ez da segur. Halere Haltyako...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Urte betetze
Frantzia guzian barreiatuak diren "Filles de la Croix", euskaraz "Gurutzearen alabak", kongregazioko serora guziak, ohiduraz sei urtetarik biltzen dira, beren egoera aztertzeko eta geroari buruz norabideak aipatzeko. Dirudienez azkena 2022an egin zuten. Hori jakinarazten zaidan Marie-Jeanne Camou sortzez hazpandarrak, gaur egun kongregazio horren buru den serora superiorrak. Joan den igandean Uztaritzen 80 bat serora elgarretaratu dira, doi bat helburu...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Pilota
Kapito-Harri pilota batasunak agertu du primadera eta udako partiden egitaraua plaza laxoan, bereziki Euskal Herriko xapelgoan. Oraingoz atxiki ttipikoak ala joko garbikoak dira ageri, bai eta luzekoak. Gaztetxoetarik hasiz helduetaraino, bost talde dira, bi joko garbian eta hiru luzean. Trebatzeak hasiak dira eta xapelgoko lehen partidak maiatz hastapenetik abiatuko dira, Euskal Herriko finalak jokatuko direla uztailaren 15 eta 20 artean. Suerte on gure...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016