Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a

Kontseilu biltzarra - Gazteen kontseilua - Hartzaro festibala - Zakurren ihauteri edo?

Kontseilu biltzarra

Joan den ortzegun arratsean iragan da Landagoieneko gelan, hautetsi gehienak bildurik. Mintzagaietan huna aho batez onartuak izan direnak:

- Allande Mujica laborariaren baimen galdea, ardi hazkuntzarako duen aterbeari eraikuntza berria emendatzeko (hunen hazkuntza herriko lurretan da).

- Ormaechea bikotearen laguntza proposamena Arantzetakoborda bidean egiten ari diren bi etxerentzat elektrika sarea emendatzeko.

- Uztaritzeko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a

Bide handiko obrak - Mintzalida Nicole Lougarot - Berri labur - Pilota

Bide handiko obrak

Hamabortz urte pasaturik badu Heraitze eta Arruntza arteko errebide nagusia obretan dela, lau lerrotara pasatzeko gisan. Departamenduko zerbitzuek segurtatzen dute laster lan horiek bukatuko direla eta heldu den udako dena idekia izanen dela. Hortaratzeko halere Arruntzako zubian 350 bidetik bide handira jausten den bide zatitxoa hetsia izanen da, aste huntarik haste 4 hilabetez, segurtasun lan batzu gehiago egiteko. Jendea asko pleini da zatitxo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a

Hartzaro festibala - Pilota

Hartzaro festibala

Joan den ortziralean, Latsa gela osoki betea zela, abiatu da Hartzaro festibala Julie Rouault andere gazteak eman duen kantaldi xoragarriarekin. Elbarrituen munduan lan egiten duela, euskara ikasirik askitto untsa menperatzen du eta lanera Frantzia iparraldera joaitekoa da, bere trebetasuna barnatzeko eta bermatzeko. Dena den kantuan bere gitarra lagun, ez du talentu eskasik giro bero bat sortuz, publikoari ere parte harrarazten zuela asko kantutan....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a

Aurrekontu partehartzailea - Osasunaren igandea - Hartzaro festibala

Aurrekontu partehartzailea

Herriko Etxeak oroitarazten du aurrekontu partehartzailearen proiektuak pausatzeko tenorea idekia dela (otsaila 1a martxoa 31). Elkarteek edo herri batzordeek orain dute beren urratsa bete behar. Betetzeko dokumentua helbide huntan aurki dezake: participez.mairie-ustaritz.fr edo argitasunentzat Eric Mailharancin axuantari idatziz:


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a

Prentsaurreko - Agiantzak - Herriko kontseilua

Prentsaurreko

Iragan asteazkenean Eskuz-Esku gelan Bruno Carrère auzapezak, Hélène Marty-Chaleon eta Erik Mailharancin axuantek prentsaurrekoa eman dute, entzun-ikus eta prentsa idatzietako ordezkariak bilduak zirela. Zonbait aste hauetan jada aipatzen hasiak diren gaiak dituzte hiruen artean zabaldu eta argitu. Auzapezak: gazte kontseiluaren sortzea, auzo batzordeen lanak eta udal kanpoko bi lan batzordeak (horietarik bat euskararen alde), Erik-ek aurrekontu parte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a

Bi biltzar nagusi - Mus txapelketa

Bi biltzar nagusi

Pasa den asteburuan iragan dira bi elkarteren biltzar nagusiak.

Lehena Ur Begi - Ortzirale arratsaldean Latsan iragan dena, 132 parte hartzailerekin, elkarteak gaur egun 200 bat kide kondatzen ditu. Christian Ibarboure kultur axuantak eta Xan Errotabehere lehendakariak ongi etorria egin ondoan, 10 jarduera desberdinen ordezkariek aldizka beren txostena eman dute iragan urteaz: mintzaldiak (A. Errotabehere),...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016