Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a
Herriko Etxea Lapurdin
Urte luzetan Lapurdi zentroa deitzen ginuena Herriko Etxe bilakatu da, berritze obrak bukaturik, kanpo tinda lan batzu aparte. Ekainaren azken bi egunetan egin dira aldairak. Landagoien, Gaztelondo eta Mailiarenean banatuak ziren zerbitzu guziak orain toki berean elgarretaratuak dira. Joan den ortzegun arratsaldean auzapezak dena bisitarazi du, hautetsieri eta prentsa kideeri. Beraz badira 25 bat bulego argiak eta ongi hornituak, hiru biltzar...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Estreinaldi
''Heraitze Koop'' elkarteak joan den larunbatean estreinatu du Heraitzen ideki duen edantegi-saltegia. Estreinaldia aitzin Auzo Baitako ezker paretan egin du bere biltzar nagusia, 50 kide pasa bilduz. Obra hori aurrekontu partehartzailearen proiektuetan da. Lehendakariak handizki gomitatu ditu kideak proiektu horren alde bozkatzera uztail hilabetean (ikus nola beherago). Elkarteak jada 85 kide ditu eta kidetza 30 euro urtesari gostatzen da. Edantegi bezala...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Heriotze
Joan den ortziralean azken egoitzara eremana izan da Jacques Etchenique, hemen denek ''Petit Jacques'' deitzen zutena, 61 urtetan. Herrian sortua, 7 haurridetan gazteena. Bere denboran Omnium Electrique enpresan eta ondotik herriko langile bezala lan egin du. Kirol mailan zen gehienik ezagutua. Errugbi eta zango baloian ari izan bada ere, pilota zuen gain gainetik maite, bereziki atxiki ttipian xapeldun titulu batzu bilduz, Kapito-Harriko lagunekin. Azken urte...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Arruntzako kantaldia
Ekainaren 11n, arratsaldez, iragan da ''Hospitalité Basco Béarnaise'' erakundeak antolatu kantaldia, Arruntzako elizan. Zorigaitzez jakiten zen lehen partean beharrak ziren amikuztar bi andere gazteak ez zirela etortzen, bietarik bat eriturik. Agian bestaldi batez. Heien falta ordezkatzeko Kriolinak taldeak onartu du gogo onez beren partea zonbait kantuz luzatzea. Kalitate handiko kantaldia izan da, horien talendua ezagutua da. Gainera dohainik...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Berote handien kontrako plana
Herriko Etxeak, aurten ere berote handiek eragin ditzaketen ez ohizko arriskueri aurre egiteko, prebentziorako zainketa eta abisua emaiteko baliabideak xutik ezarri ditu. Prebentzio xedearekin CCAS laguntza sozialen zentroa, oraindanik etxetan bakarrik diren adineko pertsonen edo elbarrituen zerrenda osatzen ari da, alerta eta larrialdi plana abiatzen den orduko osasun eta zerbitzu sozial beharra ukan dezaketen pertsonen izenak eskura...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Berote handien kontrako plana
Herriko Etxeak, aurten ere berote handiek eragin ditzaketen ez ohizko arriskueri aurre egiteko, prebentziorako zainketa eta abisua emaiteko baliabideak xutik ezarri ditu. Prebentzio xedearekin CCAS laguntza sozialen zentroa, oraindanik etxetan bakarrik diren adineko pertsonen edo elbarrituen zerrenda osatzen ari da, alerta eta larrialdi plana abiatzen den orduko osasun eta zerbitzu sozial beharra ukan dezaketen pertsonen izenak eskura...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016