Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a
Merkatu toki aldatze
Herriko Etxeak erabaki du larunbatetako ekoizleen merkatua irailaren hastapenetik tokiz aldatzea. Hiribehere pilota plaza utzirik, hemendik aitzina merkatua eginen da beraz Lota jauregiaren parkean. Kontutan hartzeko.
"Ene herria ene osasuna"
"Ene herria ene osasuna" dispositiboaren karietara Uztaritze herrian permanentziek segitzen dute. Herriko biztanle guzieri idekia den osasun asurantza huni esker, nahi...
Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a
"Ene herria ene osasuna"
"Ene herria ene osasuna" dispositiboaren karietara permanentziek segitzen dute Uztaritze herrian. Herriko biztanle guzieri idekia den osasun-asurantza huni esker nahi dutenek asurantza gehigarri kolektiboa erdiets dezakete baldintza hoberenetan. Aholkulari batekin hitzordua nahi duenak, irailaren 14ko permanentziarendako deitu behar du CCAS herriko sozial zerbitzuen zentroko telefonora: 05-59-93-38 -91.
Elkarteen...
Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a
Biltzarre
Uztailaren 21ean Lapurdi Herriko Etxean Johanna Clément, René Clément fundazioaren lehendakaria, Bruno Carrere auzapeza, Beñat Elhorga Senpereko auzapeza, beste arduradun, auzo eta idazkari bildu dira. Falta zen bakarra: Thierry Sanzberro Zuraideko auzapeza. Biltzarraren helburua izan da 2019an hiru herrien eta fundazioaren artean izenpetu hitzarmenaz kontu emaitea, zer segida ukan duen eta zer den geroztik eginik. Hiru Herriko Etxeen lana da araudien...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 27a
Kabalen lehiaketaren emaitzak
Uztailaren 14an iragan da Xopolon besta kari kabalen lehiaketa, goiz osoan eta aro ederra lagun. Sail bakotxean saristatuak izan direnen izenak:
Ardi buru gorriak - Helduetan 1. GAEC Elgartea (Senpere), 2. Gorosurreta (Sara), 3. EARL Artzainak (Sara). Marroetan 1. GAEC Elgartea, 2. Irazoqui (Sara), 3. EARL Artzainak (Sara). Bildotsetan 1. Irazoqui (Sara).
Ardi buru beltzak - Helduetan: 1....
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Santa Madalena beila
Urtero bezala uztailaren 22an, Santa Madalena izanez, beilaren meza emana izanen da Otsanz-ko kaperan (18:00). Ondorioz larunbat arratseko meza Uztaritzeko elizan kendua izanen da. Beilara oinez joan nahi dutenentzat hitzordua emana da Jondoni Bixintxo eliza aitzinean (14:30). Oinezko ibilaldia errexa da, bi oren inguru hartuko dituena.
Pilotaren asteburua
Pilotaren asteburu ona iraganen dugu Uztaritzen. Esku...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a
Herriko Etxea Lapurdin
Urte luzetan Lapurdi zentroa deitzen ginuena Herriko Etxe bilakatu da, berritze obrak bukaturik, kanpo tinda lan batzu aparte. Ekainaren azken bi egunetan egin dira aldairak. Landagoien, Gaztelondo eta Mailiarenean banatuak ziren zerbitzu guziak orain toki berean elgarretaratuak dira. Joan den ortzegun arratsaldean auzapezak dena bisitarazi du, hautetsieri eta prentsa kideeri. Beraz badira 25 bat bulego argiak eta ongi hornituak, hiru biltzar...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016