Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
Kantaldi
''Hospitalité Basco Béarnaise'' erakundeak kantaldia antolatzen du, Uztaritzeko Joana Bidalun bere ordezkariaren eskutik, heldu den igandean 11n, Arruntzako elizan (16:30). Kantaldiaren helburua da erakundeari diru laguntza ekartzea, gazte elbarritu batzuen eramaiteko Portugaleko Lisboa hiri nagusirat, uztailaren 31tik agorrilaren 6a arte, "JMJ" beilaren baitan. Entzunen dira kantuan Maika Harismendy eta Miren Lascaray Miramon, bi neskato gazte amikuztar,...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Konfirmazionea igandean
Joan den asteko fedearen aitormenaren ondotik, igande huntan iraganen da Jondoni Bixintxo elizan parropiako 36 gazterentzat konfirmazionea. Sakramendua emana izanen zaiote Philippe Beitia diozesako zigiluzain den jaun apezarenganik. Izpiritu sainduak lagun ditzala gazteak bizi guzian.
Suhiltzaileen eguna
Larunbat huntan ekainaren 3an, suhiltzaileek arratsalde eta gau berezia antolatuko dute, Altzabeko bidean...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Labourdins elkarteak 110 urte
Ospakizunak hasi dira joan den ortzegunean meza nagusiarekin, Jondoni Bixintxo elizan, Jean Mixel Barnetche erretoreak bere mintzaldian sustengatzen zuela elkartea beti ebanjelioaren bidetik segitzera. Meza ondoan jendea bildu da Bilgunera sariztatze batzuen egiteko. Elkartean denak bolondresak izanez, askok lan anitz eta zerbitzu egiten dute edozoin alorretan: musika, zangobaloi, kantu, administratibo lanetan eta antolaketetan, ez dira...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
Maiatzaren 8a
Beste herrietan bezala Uztaritzen ere gerlari ohien elkarteak ospatu du bigarren munduko gerlaren akabantza, 69. aldikoz, sinpleki joan den ospakizun batean. Mezaren ondotik oroitarriaren ingurura jende multzoa bildu da, bertan zirela suhiltzaile, apez, hautetsi eta soinulari. Izendatuak izan dira gerla hortan bizia galdu zuten 13 uztariztarren izenak eta lore azau bat pausatua izan da. Munduko bigarren gerla hortarik gibelera etorri zirenetarik ez da...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Heraitze'Koop
Elkarte berri bat Heraitze'Koop izenarekin sortua da Heraitze auzoan. Ideia duela kasik urte bat abiatua zen, tokiko 20 bat biztanleren artean, helburu batekin: nola bizi bat eman auzo hortan? Auzo horrek etxe bizitza kopuru handia du, eskola bat badute, kapera bat ere noizean behin meza batekin, bainan beste ezer ez da, ez saltegirik, ez eta ostaturik. Larregienea jauregiaren aldean UGECAM erakundeak duen etxea bada, elbarrituentzat baliatu dena. Gehiago...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a
"Labourdins" elkarteak 110 urte
''Labourdins'' elkarteak aurten bere 110 urteak ospatuko ditu. Iraupenean doan elkarte hau sortu zen beraz 1913an Uztaritzeko parropiaren gerizapean, Jean Blaise Adéma erretor eta Jean Elissalde ''Zerbitzari'' bikari zirelarik. Bultzatzaile ere izan ziren orduko bi hautetsi, Edmond Goyeneche eta Louis Dassance, asko urtez elkarteburu egonen direnak. Elkartea abiatu zen soinuaren inguruan, klika deitzen zutena, atabal, tronpeta eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016