Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Prentsaurreko
Iragan asteazkenean Eskuz-Esku gelan Bruno Carrère auzapezak, Hélène Marty-Chaleon eta Erik Mailharancin axuantek prentsaurrekoa eman dute, entzun-ikus eta prentsa idatzietako ordezkariak bilduak zirela. Zonbait aste hauetan jada aipatzen hasiak diren gaiak dituzte hiruen artean zabaldu eta argitu. Auzapezak: gazte kontseiluaren sortzea, auzo batzordeen lanak eta udal kanpoko bi lan batzordeak (horietarik bat euskararen alde), Erik-ek aurrekontu parte...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Bi biltzar nagusi
Pasa den asteburuan iragan dira bi elkarteren biltzar nagusiak.
Lehena Ur Begi - Ortzirale arratsaldean Latsan iragan dena, 132 parte hartzailerekin, elkarteak gaur egun 200 bat kide kondatzen ditu. Christian Ibarboure kultur axuantak eta Xan Errotabehere lehendakariak ongi etorria egin ondoan, 10 jarduera desberdinen ordezkariek aldizka beren txostena eman dute iragan urteaz: mintzaldiak (A. Errotabehere),...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a
Aurrekontu partehartzailea
Azaroko kontseiluko biltzarrean aho batez onartua izan zen Uztaritzeko Herriko Etxeak xutik eman nahi duen proiektua: aurrekontu partehartzailea. Helburua da herritarren engaiatzea kolektibo proiektu batzuen moldatzeko eta beharrez gauzatzeko, herriaren funtzionamendua ulertuz eta ekintza publikoaren eraginkortasuna bideratuz. Egia erran partehartze hori entseguzkoa gelditzen da, hemen gaindi, Baiona bezalako hiri handi...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Iragan urteko gora behera zonbait
Lehenik bukatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 30 sortze, 8 ezkontza eta 34 heriotze. Herriko biztanleen kopurua heltzen da 7.600 arimetara inguru.
Urtean zehar lau aldaketa izan dira herriko kontseiluan, heriotze edo dimititze batzuen ondotik: Mixel Fernando (istripuz zendua), Myriam Manji, Julene Esclamadon eta Julie Strzalkowski. Beren ordezkoak dira: Mathieu Urrutia, Christian Socodiabehere, Marie Andrée Moulia eta...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Urte berri on
Hitz laburrez urte berri on lehenik uztariztar guzieri eta ere hain maite dugun Herria astekari hunen irakurle guzieri. Urte berriak deneri osasuna, bakea, anaitasunean eta elgarren errespetuan biziteko grazia ekar dezala.
Heriotze
Abenduaren 27an bere azken egoitzara eremana izan da Maurice Etchart 82 urtetan. Herrian sortua, bizi guzia hemen iragan du, bere aita zenak moldatu zuen harategi urdaitegian lan...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Kontseiluko biltzarra
Aurtengo azkena iragan da joan den ortzegunean Landagoieneko Luther King gelan. Mintzagaiak hauek ziren:
- Mugitzeko nekezia dutenen laguntzeko batzorde bat osatzea.
- Karga transferituen ebaluaketarako M.F. Semerena ordezkari izendatzea.
- Herri elkargoaren kudeaketarako Jean Lastiri ordezkari izendatzea.
- Nerabeen formakuntzarako Mailiarenako gelen okupatzeko hitzarmena.
- Senpereko lizeoarekin Haitzekoborda...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016