Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Auzo batzorde berri
Hiribehere Sokorrondo auzo batzordeak egin du bere biltzarra joan den ortzegun arratsaldean Gaztelondoan Nicole Mouesca hautetsiaren eta Katia Drieux lehendakariaren inguruan. Herriko aurrekontu partehartzailean duen proiektua izan da lehen gaia eta finkatua izan dena onartua du hautetsi batzordeak. Lota inguru hortan bizikleta eliptiko pare bat emanen da. Beste proiektu guziak bezala bozen beha egon beharko da, hauek ekainaren 1etik uztailaren 15a...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Biltzar nagusi
Iragan astearte arratsean Arruntza Koop elkarteak egin du ez ohiko biltzar nagusia Aldacourou gelan, 60 bat entzulerekin. Elkartean 130 familia badira; segurtatzen ditu barazki, fruitu, haragi eta etxe hegazti saltzeak, gehienak tokiko ekoizpenak direla. Iragan urtean hartu erabakiak oroitarazi dira hastapenean. Bainan azken denbora hauetan zailtasunak ditu partaide diren saltzaileekin eta ekoizleekin. Akats batzu agertu dira produktuen kudeantzan,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Maiatzaren 8a
Aurten, maiatzaren 8an, Uztaritzek itxura berezia hartu du gerlari ohi elkartearen eta publikoarenganik munduko 2. gerla akabantzaren 80. urtemuga kari. Auzapez, hautetsi, suhiltzaileen ordezkari eta jendarmak hor ziren gerlari ohien inguruan. Goizeko mezan, Béranger apezak handizki aipatu du bakearen balioa bizian. Ekitaldia segitu da gero oroitarri aitzinean, Labourdins elkarteko soinulariak lagun. Jean Larronde lehendakari berriak azpimarratu du...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Arruntzako obrak
Herriko Etxeak hasiko du Arruntza auzoaren berrantolaketa helburu batzuekin: eguneroko bizia hobetzea, seguritatea bermatzea, pilota plaza inguruaren eta elizarako bidearen berritzea. Pilota plaza bera askotan auto aparkaleku bilakatu da ondoan diren jatetxe, saltegi edo Erdiko Etxea bezala biltoki direnentzat; berriz kirolari bakarrik itzultzea pentsatua da. Proiektu hori aspaldian bertako biztanleekin landua izan da, bereziki auzo batzordearekin,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
CCAS herriko ekintza sozialen zentroak jakinarazten du Ibargaina bizi gunean T2 heineko bizitegi bat, bere altzari edo mubleekin libratuko dela eta beraz berriz alokatzeko prest izanen dela maiatzaren leheneko. Denbora batentzat alokatzen den bizitegi hori egina da ikasketetan edo formakuntzan dabiltzan gazteentzat. Alokatze saria 309,05 eurokoa da, gehitu behar baitzaizkio uraren eta elektrikaren kargak. Interesatua denak, argitasun gehiago nahi duenak, izena eman dezake CCAS zentroan...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Auzo batzordeen biltzarrak
Iragan astean bi auzo batzordeek egin dituzte beren biltzarrak.
Lehena astelehenean Arruntzan Erdiko Etxean Pierrot Rouget hautetsiaren inguruan dozena bat lagunekin. Aipagai nagusia izan da Arruntzako plaza erdiaren berrantolaketaren lanak hasiko direla ekaineko hilabetean, dirudienez diru laguntzak erdietsiak baitira hortarako. Aipatu da ondotik Uztaritzeko aurrekontu parte hartzailean batzordeak finkatu proiektua: Arruntzako eskola...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016