Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
AEKren prentsaurrekoa
Irailaren 8an egin du Uztaritzeko AEK-k Lagunen Etxeko bere egoitzan prentsaurrekoa, Irantzu Solana permanenteak inguruan zituela Dominik Haira, Uztaritzeko AEK-ren sortzaile, idazkari eta 1983az geroztik kidea, Ihintz Oliden, AEK-ko koordinatzailea baita oso ezaguna eta ikaslea den Julie Rouault kantaria. Urriaren 6tik ekain bukaera arte 32 astez helduendako euskara kurtsoak segurtatuko ditu, maila guzietan, iniziaziotik alfabetatzeraino, astean...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Biltzar publiko
Herriko Etxeak antolatu biltzar publikoa iragan da ortzegunean Lapurdin, 80 bat entzule bildu dituela, gehienak Arruntzakoak, biltzarraren bi gaiek auzo hori hunkitzen dutela. Lehen partean aurkeztua izan da Arruntzako plaza inguruaren berrantolaketa. Zonbait lan badira jada eginak, bereziki sareen lurperatzeak. Azaleko lanak: bide, aparkaleku, autobus geltoki edo haur jostaleku, hasiko dira irail hondarrean Arruntzako besten ondotik, hauek beste...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Biltzar publiko
Herriko Etxeak antolatzen du ortzegun huntan, 4an, biltzar publikoa Lapurdi gelan (19:00). Biltzarraren gaiak: Arruntza zentroaren berrantolaketa eta Musugorrikobordan bizitegien egitaraua. Uztariztar guzieri idekia.
Tailer berri
CCAS herriko ekintza sozialen zentroak antolatzen du “Pep's memoire” deitu tailer berria ASEPT Kanbo Arditeia erretira etxeko baliabide zentroarekin partzuergoan. Tailer horrek 10...
Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a
Auzo batzorde berri
Purgu Xopoloko auzo batzordea bildu da joan den asteazkenean Gaztelondoan Odile Etcheverry lehendakariaren inguruan, 13 lagunekin. Christelle Larrieu hautetsi erreferentea barkatua zen familiako heriotze batengatik. Auzo hortako bideetan diren arazoak aipatu dira, egia erran betiko berak, bereziki Sorgintegiko eta Latsagiko bideetan, sobera auto eta kamioi, abiadurak ez errespetatuak, arrabotsa eta kutsadura. Den bezala ikusiz arazo horiek ez dira...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Aurrekontu parte hartzailea
Aurtengo aurrekontu parte hartzailearen edizioa bukatu da emaitzen publikatzearekin. Herriko Etxeak aurten 12.000 euro ezarriak zituen orokorki, eta bozkatzeak iragan dira ekainaren lehenetik uztailaren 15era. Lehen oharra, 2023ko edizioan 1.254 boz bali izan ziren, aurtengoan 501 bakarrik herri osoarentzat. Emaitzak hauek izan dira: lehen Heraitzeko auzo batzordea 294 bozekin (haurren jostalekua dute proiektua) eta 5.000 euroren laguntza...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a
Herriko besten berri
Hitz hau idaztean, igande arratsa falta dagoela bakarrik, erran daiteke aurtengo herriko bestak polliki joan direla, eta deus makurrik gabe. Ortzegun arratsean Gaztetxeak pintxo poteoa egin du herriko ostatuetan gaindi. Ortzirale arratsaldean jende heldueri besta batzordeak urririk eskaini krakadak mereziko zukeen parte hartzaile gehiago, iragan urtean bezalatsu 30 lagun bildu baitira Bilgunera. Krakada hori ongi muntatua zuten bizkitartean askoz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016