Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a

Herriko Etxearen agiantzak - Eskuz Esku - Lapurtarrak - Parropiatik - Pilota

Herriko Etxearen agiantzak

Joan den larunbat goizean iragan dira Herriko Etxearen agiantzak, 100 bat pasa lagunekin. Gonbidatu hautetsietan hor ziren: P. Dufau deputatua, P. Etcheverria kontseilari orokorra, eta 3 auzapez J-M. Iputcha (Ezpeleta), L. Samanos (Larresoro) eta Y. Bassier (Basusarri). Erakunde ordezkatuetan: parropia, jandarmeria, suhiltzaileak eta hainbat elkarteburu. Hauteskundeak hurbil direla, Bruno Carrère auzapezak (azken aldikoz aurkezten zuela) ez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a

Ur Begiren biltzar nagusia - Hurbileko hitzorduak

Ur Begiren biltzar nagusia

Ur Begi elkarteak joan den ortzirale arratsaldean zuen bere biltzar nagusia Lapurdin, 100 bat kide pasa bildu duela. Elkarteak gaur egun 242 kide ditu. Panpili Olaizola lehendakariaren eta Christian Ibarboure kultur axuantaren ongietorrien ondotik eman da 2025eko jardueren berri, bederatzi oso desberdinak kudeatzen dituela elkarteak: mintzaldiak (Aguxtin Errotabehere) 3 izan ziren bakarrik lauren ordez Xarlex Videgain etorri ezean; ateraldi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Lanbide foroa - Helduen arratsaldekoa - Hauteskundeeri buruz - Pilota

Lanbide foroa

Herriko Etxeak jakinarazten du lanbide foroa iraganen dela larunbat huntan Larresoroko poli-jarduera gelan (9:00-15:30). Foro hori formakuntza eta ofizioez ariko da eta egina da bereziki lizeo mailako ikasleentzat. Hor aurkituko dira lizeo profesionaletako irakasleak, formakuntzako erakundeak, artisauak eta lantegietako buruzagi zonbait. Ez da dudarik gazteak lanari buruz gidatzeko foro hori baliosa izanen dela.

Helduen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a

Urte berri on - Herriko egoera zibila - Zonbait hitzordu - Sua etxe batean - Egur mozte - Pilota

Urte berri on

Urte berri on lehenik uztariztar guzieri, astekari hunen moldatzeko lan egiten duteneri eta irakurle guzieri. Ekar dezala urte berriak osagarria lehenik eta oraino elgarren berri irakurtzeko grazia.

Herriko egoera zibila

Bukatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 71 sortze, 24 ezkontza eta 87 heriotze. Gaur egun Uztaritze herriak 8.150 biztanle inguru ditu.

Zonbait...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Santa Barbara - Gazte kontseilukoak - Arruntzakoop - Haltya jauregitik

Santa Barbara

Santa Barbara ospatu dute suhiltzaileek abenduaren 14an, mezan parte hartu zuela heietarik lerro on batek. Ospakizuna segitu da ondotik beren egoitzan. Pascal Cocquel kapitainak aipatu ditu urteko gorabeherak, bereziki egin behar ukan dituzten 400 ateraldiz gora, heietarik 33 Jatsun, herri hau juntatua izan zaiela iragan urtean. Egoitza egokiago baten beharra ere aipatu du bide nagusietatik hurbilago, bainan ez da departamenduaren egitasmoetan agertzen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a

Kontseiluko biltzarra - Biltzar publiko - Olentzero - Pilota

Kontseiluko biltzarra

Aurtengo azken kontseiluko biltzarra bildu da abenduaren 11n Lapurdin, 24 hautetsirekin. Hamasei gai ziren menuan:

Musugorrikobordan Aitor Lagrenaderi bil toki baten eraikitzeko baimena galda dezan onartzea.

Habitats Sud Atlantique promotoreak San Mixel eremuko bideentzat eskaintzen duen diru laguntza (27.750 euro) onartzea.

Purgun Toki Ona eraikin egitarauan lur zatitxo bat SCI Toki Ona sozietateari erostea euro...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016