Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a

Egur mozte eta saltzeak - Biltzar publiko - Arruntzako obrak - Santa Barbara - Kantaldi

Egur mozte eta saltzeak

Uztaritzeko Herriko Etxeak aurtengo neguan ere eginen ditu berotzeko egur mozteak eta salmentak. Egur mozteak oihanean kudeaketa iraunkor batean eginak dira eta segurtasun baldintza handienean. Huna zoin diren 2026ko baldintzak: bakarrik 2025ean egurra hartu ez dutenek, supazterra edo egurrarekin ibiltzen diren berogailuak dituztenek eman dezakete izena Herriko Etxeko idazkaritzan, astelehenetik ortziralerat irekitze orduetan, abenduaren 15etik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a

Berts'Uztaritze - Erakusketa - Eguberriko merkatua - Pilota

Berts'Uztaritze

Berts'Uztaritze Uzta Hitzan festibaleko egitarauan agertzen zen ekitaldia da. Joan den ortzegun goizean iragan da Lapurdi gelan, lehen aldikoz, Bertsulari ttiki egiten den molde berean bainan bakarrik Uztaritzeko eskola elebidunekin, orotara 70 bat haur pasa. Eskola elebidun horietan, Ainhoa Sarasuak segurtatzen ditu bertsu eskolak. Hasieran bi bertsulari helduk, Elixabet Etchandi eta Josu Txoperenak, eman dute lehen agurra. Ondotik aldizkatuz eskola...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a

Ez adiorik Eneko - Heraitzetik berri - Uzta Hitzan

Ez adiorik Eneko

Joan den asteko kasetan aipatzen ginuen Eneko Pelletrat-ren heriotzaren berria. Joan den asteazken arratsaldean, Uztaritzeko elizan ikusi den munduak erakutsi dio Enekori zenbaitetaraino maitatua eta estimatua zen. Eragin handia zuen bere familiako bizian, ospitaleko lanean eta bereziki pilota munduan, Kapito Harriri beti fidel egon zaio, pilotari hasirik gazte gazterik eta oraino segitzen zuela hezitzaile bezala. J.M. Barnetche erretorrak, ongi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a

Heriotze - Azaroaren 11 - Uzta Hitzan festibala - Heraitzeko berri - Pilota

Heriotze

Ihurtzuri bat bezala hedatu da joan den ortziralean Eneko Pelletrat-en heriotzaren berria. Goizetik, Baionako ospitalera lanera zoalarik, motoko istripua ukan du Urdazubin, bizia galarazi diona 51 urtetan. Dirudienez tenpesta horien ondotik lurreratua zen telefono hari bat lotu du eta erori. Uztaritzen sortua, familiatua, lau haurren aita, Zugarramurdin bizi zen eta sukaldaritza zuen lanbidea ospitalean. Bere denbora guzian pilotari bikaina izana da,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a

Biltzar - Ganer huste - Heraitzetik berri

Biltzar

Uztaritze Bai elkarteak proposatzen du trukaketa biltzarra heldu den larunbat huntan Herriko Etxeko Ameztia gelan (9:00-12:00), heldu den hauteskundeetan presentatzen diren hautetsi gaien inguruan. Ideiak edo proposamen berriak dituzteneri galdegina zaie bidaltzea helbide huntara: uztaritzebai2020@gmail.com. Ongi etorri deneri.

Ganer...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a

Kontseiluko biltzarra - Obrak bideetan - Pilota

Kontseiluko biltzarra

Joan den asteazkenean iragan da beti bezala Lapurdin, 23 hautetsirekin, beste seik poderea emana zutela. Aipatu gaiak hauek ziren:

- Eskolaldi eta aisialdi zentroen zerbitzuan araudi eguneratuen onartzea.

- Eskolan gorputz heziketa saioak Euskal Elkargoko irakasleeri emaitea.

- ''CTG Ene sakelan'' plataformako kide egiteko hitzarmena onartzea Errobi poloko 10 herrirekin batean.

- Heraitzen Gilbert Pinaquy enpresari lur zati...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016