Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
Koru kontzertua
Urriaren 10ean (20:30), Arraga abesbatzak kontzertua emanen du Santa Maria elizan. Kantuak 4 hizkuntzetan izanen dira: euskaraz, frantsesez, espainolez eta ingelesez.
Hitzaldia
Urriaren 13an, Beñat Zintzo-Garmendiaren mintzaldia iraganen daEuskal Herriko sorgin ihiziaren historiari buruz, Amatiga erresidentzian. Frantsesez izanen da eta urririk. Tokiak erreserbatzeko deitu 05-59-01-27-35 zenbakira.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Irailaren 27an Angelun iragaitekoa da eta biharamunean, 28an Miarritzen.
Lehen egunean, surfaren eta skatearen inguruko animazioak euskaraz antolatuko dira. Hitzordua Angeluko Kortsarioen hondartzan emana da. Bigarren egunean berriz, skate, ikaspenak, erakustaldiak, puzgarriak, skimboard eta taloak izanen dira egunean zehar. Hitzordua Miarritzeko skateparkean emana da. Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Irailaren 18an (15:00), Beñat Zintzo-Garmendiaren mintzaldia iraganen da “Euskal Herriaren historia Frantziako Iraultzatik gaur egun arte” gaiaren inguruan. Bideo proiekzio batez lagundua izanen da. Hitzordua Les Jardins d'Arcadie erresidentzian emana da. Frantsesez izanen da eta urririk.
...Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a
Abuztuaren 18tik 22ra, Elealdielkarteak euskara lantzeko udako ikastaroa proposatzen du goizero aste batez. Lehen mailako ikasleei zuzendua zaie. Parte hartzaileak elkar entzunez eta lagunduz aitzinatuko dira. Euskarri ezberdinak erabiliko dira: entzunezkoak, irudiak, jokoak eta abar…
Erronka da bolalumen uztea eta mintzapraktika erdigunera eramatea: ausartzea!
Mintzamena gauza sinpleenetatik abiatuz garatuko da.
Izenak uztailaren 22a baino lehenago ematekoak ziren....
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a
Odola ematea urtean zehar biziki inportantea bada, udan oraindik gehiago!
Uztailaren 29an (14:00-18:00), odola emateko aukera izanen da, itsas espazioan. Ondotik, krakada hartzen ahalko da. Usaian bezala, hitzordua aitzinetik hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunean.
Ez dezagun ahantzi odola emateak bizi bat salba dezakeela!
...Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Aitzin aroan jadanik solstizioa ospatzen zen gure lurraldeetan. Erritualak bezperan suarekin hasten ziren. Iluntzean suak piztu eta gainetik jauzi egiten zen formula bereziak erranez. Junes Casenavek zionaren arabera "Belagile zaharrak oro erra eta berriak ez kontserba". Naturak edo izadiak indar bereziak zituen egun horretan, "aparteko bertutia" suak, urak baita ere belarrek eta landareek.
Aurten ere, ekainaren 20an (18:00) Angeluko euskal elkarte guziak bilduko dira erritual horri...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016