Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
144 herritar auzo-kontseilu berrietan
Auzo-kontseiluetako ordezkari berriak izendatu dituzte. Orotara, 144 herritar ariko dira heldu diren hiru urteetan: 96 zozketaz hautatuak eta 48 auzapezak izendatuak. Herria zortzi eremutan banatu dute, eta kontseilu bakoitzak 18 herritar eta hautetsi erreferente bat bilduko ditu.
Endarrako ikasleak biodibertsitatea lantzen
Endarra kolegioak natura ikasteko gune bihurtu ditu bere kanpoko eremuak. Bio...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
BAB bulebarreko bidegorria ireki da
Bizikletentzako 1,5 kilometroko lehen zatia erabilgarri da, Pontrits karrikatik Bahinos biribilguneraino. Autoen bidetik bereizia den bi noranzkoko bideak lehendik zeuden bizikleta bideekin lotura egiten du. Obrak azaroan berriz hasiko dira: 2,5 kilometroko ibilbide osoa 2027ko martxorako bururatzea aurreikusia da.
Auzo kontseiluetan parte hartzeko deia
Herriko Etxeak hautagaitzak biltzen ditu 2026-2029...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Kabalkada: Euskararentzako baliabide gehiago aldarrikatu dituzte
Angeluko Herriko Etxearen hizkuntza politika kritikatu da iraileko kabalkadaren bi emanaldietan, Hardoyko pilotalekua eta Quintau plaza bete duen publikoaren aitzinean. Umorea eta ironia baliatuz, euskarari toki handiagoa eta baliabide gehiago ematea aldarrikatu dute antzerkilariek. Etxebizitzaren arazoa eta higiezin sustatzaileen diru gosea ere aipatu dituzte. Kultur ekitaldiak Angeluko eztabaida...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Hogei urte baino gehiagoko etenaldiaren ondotik, Angeluko Kabalkada berriz plazaratu da. Lehen emanaldia irailaren 20an, igandearekin, eskaini zuten Hardoi pilotalekuan. Dantza, musika, antzerkia eta satira uztartuz, ehunka angeluarrek azken hilabeteetan eraman duten lan kolektiboa erakutsi zuten. 2002az geroztik ez zen kabalkadarik antolatu Angelun. Aurtengo hitzorduak, beraz, toki berezia du herriko kultur bizian. Angeluarrak dantza taldearen 60. urteurrenaren karietara sortu dute...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Sartzea: Jean-Jaurès eskola berritua
Jean-Jaurès eskola taldeko ama-eskolaren berritze lanak bururatu dituzte ikasturte-sartzerako, hiru urteko obren ondotik. Angeluko Herriko Etxeak milioi bat euro baino gehiago inbertitu du eraikina erosoago, iraunkorrago eta klima aldaketari egokituago egiteko. Ama-eskolan 88 panel fotovoltaiko ezarri dituzte, eta lehen mailako eskolan, berriz, 640 inguru. Bero-ponpa berriak ere instalatu dituzte, energia fosilen erabilera...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a
Gazte Kabalkada
Ekainaren 5ean, Angeluko 5 eskola elebidunek, ikastolak (330 ikasle) eta Maurice Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioak (60 musika ikasle) Gazte Kabalkadan parte hartuko dute, Lerratokian. Angeluarrak taldearen urtebetetzearen karietara antolatua da.
“Euskarari errotik!”
Ekainaren 7 eta 19an (16:00), Elealdi elkarteak euskara deskubritzeko tailer interaktiboak antolatuko ditu. Lehen egunean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016