Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Maiatzaren 28a
Eskubaloia - Heldu den asteburuko partidak - Pilota esku-huska - Palantxan - Udako lehiaketak
Eskubaloia
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik berdinketa egin du Saint Loubès-ekin, 26-26. Multxoko bigarren tokian bukatu dute sasoin eder hori.
Bigarren taldeak galdu du departamenduko harateko finalerdien kondu, Barzun-en kontra, 30-42.
Erregional Elite mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Saint Loubès-en, 35-37.
Saint Loubes txapeldun atera da, Kanbo/Irisarri txapeldunorde.
Departamenduko harateko finalerdien kondu, hemezortzi urtez petiko bigarren taldeak irabazi du Villeneuven, 21-13.
Hamahiru urtez petikoek harateko finalerdien kondu galdu dute Gan-en kontra, 35-36.
Gizonetan, erregional Elite mailan, hamazazpi urtez petikoek ederki irabazi diote Lormont-eri, 35-26. Multxoko bigarren dira eta segurtatu dute heldu den sasoineko maila bera.
Departamenduko harateko finalerdien kondu, hamabortz urtez petikoek irabazi dute Gan-en, 29-24.
Heldu den asteburuko partidak
Gizonetan, nazional 3ko azken partidan, irisartarrak ariko dira Ortesen (21:00).
Departamenduko gibeleateko finalerdien kondu, hamabortz urtez petikoek errezebituko dute Gan (15:15).
Nesketan, hiru talde badira departamenduko gibeleatako finalerdien kondu, bigarren taldea ariko da, Barzun-en (16:00) igandean.
Hemezortzi urtez petiko bigarren taldea ariko Kanbon, Villeneuve de Marsan-en kontra (16:00) igandean.
Hamahiru urtez petikoak ariko dira Gan-en (10:00) igandean.
B.L.
Pilota
Esku-huska
Plaza laxoan, Iparraldeko pilota batzordeko xapelgoaren kondu, gure adinekoek multxoko partidak bukatu dituzte. Lehen mailako Etchevers-Arbeletchek multxoko partida guziak irabazi dituzte, ondorioz Eneko eta Julien final-zortzirenetan sartzen dira zuzenki. Bigarren mailako Bidart-Etchegarayk ere denak irabazi dituzte, eta aste hondar huntan kanporaketako partida jokatuko dute lehen mailako pare baten aurka. Beti ber mailan, Mollon-Sallesek aldiz, denak galdu dituzte eta mailan egoiteko partida jokatu beharko dute.
Hirugarren mailako Poutçou Hourcade anaiek ere denak galdu dituzte, eta final 32renak jokatu beharko dituzte.
Palantxan
Neskak multxoko partiden jokatzen ari dira, Pilotarienak lehiaketa baita ere frantses federakuntzako xapelgoen kondu.
Udako lehiaketak
Bat jadanik abiatua da palantxan Irisarriko Herria trinketean 90 parerekin, eta bestea esku-huskarena laster abiatuko dena herriko plazan.
Usaian bezala hiru maila dira eskainiak, gehi aurten neskentzat maila bat pilota goxoarekin.
Izenak eman behar dira ekainaren 7ko, Fabrice Mollon deituz: 06-74-58-45-51.
Eskerrak deneri eta jin ahal dutenek Irisarri alderat!





