Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Maiatzaren 28a

Zokoako bestak

Zokoako%20bestak

Maiatzaren 29tik 31ra iraganen dira. Egitarauan: ostiralean kontzertua Altxa Zokoarekin (19:00), kaperan. Larunbatean batteleku estropada (15:00), ikusgarria (18:15), mutxikoak Arberoa txarangarekin (19:15), animazioa Neska Tanborradarekin (20:00) eta dantzaldi handia Musikalan DJ-rekin. Igandean, pilota partida Zokoko pilota plazan (11:00), Elgar/Cigarroa Bidart anaien kontra, ohorezko hurrupaldia Herriko Etxeak eskainirik, Altxa Sokoa abesbatzak alaiturik (12:00), ohiko bazkaria karpapean, Socotarrak elkarteak antolaturik (13:00). Hegaztiak taldeak segurtatuko du musika-animazioa. Zatozte une eder hori elkarrekin bizitzera!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016