Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Maiatzaren 28a
Iparraldeko Orkestra elizan
Ortziralean, maiatzaren 29an (20:00), Iparraldeko Orkestrak kontzertua emanen du Ortzaizeko elizan. Kobre musika tresnekin bai eta koru kantu sakratuekin iraganen da kontzertu berezi hori, Giovanni Gabrieli eta Henry Purcell musikagileen obra zatiekin, Filipe Mendes-ek kudeaturik. Hiru kantarik (Manon Bétus, Karine Etxeberry eta Audrey Lorendeau) emanen dute Gloria. Sartzea 18 eurotan izanen da tokian berean.




