Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a

Arrantzale baten heriotza Senegalen

I.M.

Lekeitioko arrantzale bat Senegalen hil zen joan den ostiralean, Dakar inguruko uretan. Bermeoko Atunsa enpresarentzat egiten zuen lan, eta 45 urte zituen. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, heriotza ez-traumatikoa izan bide da. Sindikatuak gogorarazi du haatik, enpresa horretan joan den urtarrilean berean beste langile bat hil zela modu horretan. Gainera, LABek salatu du gauza ezaguna dela Euskal Herriko enpresak nola ari diren: “beste lurralde batzuetako itsasoak ustiatzen hemengo agintarien laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzak apustu neurrigabea egiten duela atunontziak eta altura handiko flota kudeatzen duten enpresei laguntza eskaintzeko, bestelako arrantza motak, hala nola baxurako arrantza, askoz ere jasangarriagoak eta hurbilagoak direnak, gutxietsiz eta plan estrategiko baten beharrean itoz”.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/05/28

Ertzaintzak Global Sumud Flotillakoak erasotu

I.M.

Global Sumud Flotillako bi euskal kide eta harrera egitera joan zitzaizkien bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Loiuko aireportuan, joan den ostiralean, “agintaritzaren aurkako atentatua” leporaturik. Ondotik askatu bazituzten ere, bi arrastatuetatik bat ospitaleratu behar ukan zuten. Biharamunean, Global Sumud taldeak deiturik, manifestaldi jendetsua egin zen Bilbon. “Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritza sionismoaren konplize! Sionismoa suntsitu, Palestina askatu!” oihukatu zen, besteak beste. Manifestaldiko antolatzaileek azpimarratu dute jakinak direla Ertzaintzaren eta Mossaden arteko loturak. Haien ustez, Palestinarekiko elkartasun mugimenduaren aurkako errepresioa eta Loiuko gertakariek agerian utzi dute sionistekin duen konplizitatea. Bere aldetik Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Seguritate Idazkariak Ertzaintzaren jokabidea deitoratu eta “horiek ez direla gatazkak xuritzeko moldeak” adierazi zuen, bai eta erantzukizun osoa “beregain” hartzeko prest zela...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/28

Hilketa matxista Nafarroan

I.M.

Arguedasen 43 urteko gizon batek bere bikotekidea hil zuen joan den aste hastapenean, eta ondotik bere burua Guardia Zibilaren esku utzi zuen Valtierrako kuartelean, hiltzailea zela aitortuz. Foruzaingoak azaldu zuenez, 44 urteko emaztearen ahaide batek atzeman zuen gorpua, astelehenean bere etxera joanik, mugikorrari ez ziolako larunbataz geroztik erantzuten.

Indarkeria matxistaren ondorioz Euskal Herrian hiltzen duten bosgarren emaztea da Arguedasekoa. Azken hilketa Iruñean gertatu zen, apirilaren 13an, 37 urteko andere bat bere etxebizitzako hirugarren solairutik erori zen San Jorge auzoan, eta Foruzaingoak gizon bat arrastatu zuen, urruntze agindua ez errespetatzea leporaturik.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/28

Arabako lurraren defentsan

I.M.

Gasteizen iragan manifestazio jendetsua
Gasteizen%20iragan%20manifestazio%20jendetsua

Lurraren defentsan ari diren Arabako hainbat elkartek – adibidez Aiaraldeko Mendiak, Araba Bizirik, AHTrik Ez Arabako Lautada edo Aramaixo Bizirik –, Arabako zenbait Herriko Etxek eta administrazio batzarrek manifestaldia egin zuten joan den ibiakoitzean Gasteizen. Araban martxan diren hainbat egitasmoren bidez, erakunde publikoak “korporazio handien” interesak lehenesten dituen “industria eredua” ezartzen ari direla salatu gogo zuten.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/28

UPN nafar alderdiak Bilboko Athletic salatzen

I.M.

Cristina Ibarrola UPN alderdiko buruzagiaren ustez, Bilboko Athletic futbol taldeak Nafarroari iraina egin eta errespetu eskasa ukan ditu heldu den urteko denboraldirako hautatu duen atorra dela eta. Hain zuzen, datorren denboraldiko tixertak Euskal Herriko mapa txiki bat darama bizkarrean eta ikurrinak mapa hori estaltzen du. Horrek haserre bizia piztu du UPNn eta Espainiako federazioari moduan, Cristina Ibarrolak idatzi die Athleticeko lehendakariari eta Maria Chivite Nafarroako lehendakariari ere. Bestalde, Espainiako futbol federazioko lehendakariari bidali dion gutunean Ibarrolak adierazi duenez, mapak eta ikurrinak izaera politikoa, identitarioa eta instituzional eztabaidagarria dituzte, eta Nafarroako Foru Erkidegoa bere egungo errealitatearekiko arrotza den lurralde ikuspegia islatzen dute. Bere ustez, Nazioarteko Futbol Elkarteen Batzordeak finkatu bezala, jokalarien jantziek ez dute “izaera politikoa, erlijiosoa eta pertsonala duten irudirik edo mezurik” eraman behar...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/28

Martutene hetsi bainan Zubieta ireki

I.M.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak jakinarazi du ekainaren 15ean irekiko dela Gipuzkoako presondegi berria, Zubietan. Ekain erditik goiti Martuteneko presondegitik lekualdatuko dituzte presoak, nahiz eta, “segurtasunagatik”, ez duten zein egunetan izanen den zehaztu. Haatik ezaguna da noiz hetsiko dituzten Martuteneko ateak: ekainaren 24an.

Bere aldetik, Zubietako espetxea sei modulutan banatua izanen da. Horietako bat emazteentzat erreserbatuko dute. Orotara – modulu guziak kondutan harturik – 234 ziega izanen dira. Hirugarren graduko – hau da, zigorraren parte bat bete duten eta presondegiko eta baldintza pertsonal batzuk dituzten presoentzat erdi-espetxeko erregimena segitzen duten – 50 presorendakojendarteratze zentro bat ere izanen da Zubietan. 500 jenderendako lekua ukanen du Zubietak, Martutenen sartzen zirenen halako...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/28

Gaztetxeak Elorrion loratzen

I.M.

Euskal Herriko gaztetxeen eta gazte asanbladen topaketak maiatzaren 29an eta 30ean iraganen dira Elorrion, Bizkaian. Antolatzaileen erranetan, hausnarketa kolektiborako espazio garrantzitsuak izanen dira. Egunaren antolatzeko bilkura andana egin dute Euskal Herri osoko herrietan barna. Ehundik gora gazte asanbladek parte hartu dute. Inplikazio hori “gaztetxeen loraldiaren” marka dela diote antolatzaileek.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/28

Xalbador Getxoko Folken ohoratua

I.M.

Aurtengo Getxoko Folk festibalak Xalbador omenduko du, heldu den larrazkenean. Joxean Goikoetxea musikari eta konpositoreak zuzendurik, Euskal Herri osoko hainbat artistek duela mende erdi zendu zen Xalbador ohoratuko dute. Getxoko Folk Jaialdia irailean izanen da eta Celtas Cortos, Dulce Pontes eta ETS ariko dira, besteak beste.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/28

Bertsolarien Bizkaiko Taldekakoak bost urte

I.M.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bosgarren Taldekako Bertsolari Txapelketa antolatuko du aurten. Hamalau talde ariko dira lehian, Bizkaia osoko bertso-eskoletatik. Elkartearen helburua da taldekako bertso txapelketa giro informalean eta besta giroan iragatea. Bost kanporaketa izanen dira ekainaren 5 eta 12aren artean. Bost egun horietan hiruna saio jokatuko dituzte taldeek. Egunean egina izanen den lan osoa kondutan harturik, kanporaketa bakoitzeko irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da. Finalaurrekoa nola ere finala irailaren 12an iraganen dira, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egunarekin bat eginez.

...

Irakurri segida


3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016