Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Maiatzaren 28a

Kontzertuak - Berben pozen jiran bertsotan - Biltxokoko larunbatak - Komiki aurkezpena - Mintzaldi-debatea - Zirko festibala - Pianoaren inguruan 3 kontzertu

Dom Campistron (Arg: Dani Blanco - argia.eus)
Dom%20Campistron%20(Arg:%20Dani%20Blanco%20-%20argia.eus)

Kontzertuak Epaiskan

Maiatzaren 29an (20:30), Berandu baino lehen taldea Epaiskan ariko da, ondotik (21:30) Zikin taldeari lekua uzteko.

Berben pozen jiran bertsotan

Maiatzaren 29an (19:00), bertsu saioa iraganen da Onintza Enbeita eta Oihana Aranarekin, Xalbat Alzugarai gai emailea izanen delarik. Hitzordua Biltxokon emana da.

Biltxokoko larunbatak

Maiatzaren 30ean (12:00), Physis versus Nomos taldea hurbilduko da Agustindarren karrikara. Ongi etorri deneri!

Komiki aurkezpena

Hilabetean behin, irakur klubak eleberri edo ipuin bilduma bat eztabaidatzen du. Aldi huntan, ekainaren 2an (18:15), Dom Campistron “Bekatorosak” bere komikia aurkeztera etorriko da Hiribarneko mediatekara.

Mintzaldi-debatea

Ekainaren 3an, asteartez (18:30), mintzaldi-debatea iraganen da Baionako Largenté ikastetxean, gaurko jendartearen erronkei buruzko gogoeta sustatzeko. Euskal Herrian sortu den talde batek antolatzen du, Semaines sociales de Francen ildotik, politika eta jendarte giro gero eta zatituago baten testuinguruan.

Bi hizlari ariko dira eztabaidan: Benoît Rauscher eta Marie-Christine Monnoyer. Gai nagusia hau izanen da: “Leon XIII.aren eta Leon XIV.aren erakaspenek zer balio dute gaur egungo mundua sendatzeko?”.

Bigarren partean, publikoari hitza emanen zaio. Eztabaidagai izanen da nola Euskal Herrian bizi diren esperientziek ekar ditzaketen erantzun egokiak eta adibide inspiratzaileak gaur egungo erronken aitzinean.

Zirko festibala

Oreka zirkoak antolatu festibala ekainaren 3tik 14ra iraganen da, plaza berdean. Besteak beste, heldu den asteazkenean, 3an (18:00), “Le Ministère des Affaires importantes” ikusgarria emanen da, inklusioan, prezio librean. Ondotik (19:30), Oreka Pistan izanen da, prezio librean hau ere. Heldu den astean bertze hitzorduak.

Pianoaren inguruan 3 kontzertu

Ekainaren 6 eta 7an, Baionako Tenplu protestanteak musika hitzordu berezia proposatuko du. Amarres elkarteak “Autour du piano” egitaraua antolatu du, tokiko artistei lekua emanez ehun urteko Pleyel pianoaren inguruan.

Hiru kontzertu eskainiko dira giro desberdinetan. Lehena, “Légendes”, larunbatean (11:00), publikoa Dvorak-en unibertsora eramanen duena, Chloé Barthélémy eta Jean-Pascal Guillot-en lau eskutako pianoarekin. Bigarren kontzertua larunbatean ere izanen da (17:00), “Entre deux mondes”, ahotsa eta pianoa uztartuko dira, Robert Schumann, Franz Schubert eta Frédéric Chopin-en obren inguruan.

Azken hitzordua igandean (17:00) izanen da, “L’alchimie des ombres” izeneko emanaldi mugitzailearekin, musika, antzerkia eta iruditeria fantastikoa nahastuko dira.

Kontzertuak publiko guziari idekiak dira, parte hartze librearekin, eta erreserbatzea gomendatua da: amarres64100@gmail.com.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016