Herriz Herri - Kanbo (L) | 2026ko Maiatzaren 28a
Errobi ikastolak 50 urte
Duela mende erdi bat ikastola ideki zen 6 ikaslerekin, gaur egun 123 ikasle ditu. Urratsez urrats eraiki duten familia, irakasle eta boluntarioekin ibilbide eder hori ospatzeko ekainaren 6an besta antolatua da. Ekitaldia ikastolan iraganen da, ziganteekin hasiko da, Gillen Hiribarren, Xermin Camblong eta Amaia Castorenek bertsuak emanen dituzte, lekukotasunak entzunen dira. Ondotik ikastolak eskaini aperitifa, bazkaria (25€), haurrentzat piknika (5€), egunak besta giroan segituko du.





