Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a
Martxoaren 7an ospatuko dira Errobi ikastolaren 50 urteak Michel Labeguerie gelan (20:00). Karia horretara, hainbat artista hurbilduko dira kantatzera: Pantxoa eta Peio, Caroline Phillips eta Mixel Ducau, Gontzal Mendibil, Gorka Knörr, Mikel eta Esti Markez, Xiberotarrak, Krexelak, Estitxu Pinatxo, Watson eta alabak, Guy Saldubehere eta Miren Tristant. Sartzea 23 eurotan. Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Abenduaren 19an (17:30) Olentzero Errobi ikastolan izanen da, desfilean Jougleux merkatu estalira joanen da. Haurrek krakada egiten ahalko dute, ondotik (18:30) Gurashow taldeak ikusgarria eskainiko du, denek mutxikoak dantzatzen ahalko dituzte eta bururatzeko Kanbon Kantuz-ekin gaualdia bururatuko da.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Joan den larunbatean pittaka-pittaka Marieneko funtsetara, zego bat eskuetan, belaunaldi desberdineko ehun bat pasa lagun lursagar biltzera etorri da. Lursagarrak biltzeaz gain, funts horretan eraiki nahi den etxe-eraikuntzaren kontra direla erakutsi nahi zuten.
Martine Bouchet (Cade), Argitxu Hiriart-Urruty (Kanboko oposizioko hautetsia), Maryse Cachenaut (Lurzaindia) eta Bruno Junquet (ELB) ordezkatzen duten mugimenduen izenean mintzatu dira. Salatu dute Euskal Elkargoak jabetzea...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Joan den astean ELB, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta Ostia mugimenduek Marieneko azken berriak eman dituzte. Uztailean, salmenta hitzarmen berria jabeen (Salagoity-Colbert) eta Bouygues Immobilier-en artean izenpetua izan da. 3,76 hektareako azalerentzat, 2.620.000 eurotan. 2021ean sinatu eta joan den apirilean bururatu zen lehen hitzarmena ordezkatzen du, hedadura berdinarekin baina 453.000 euro guttiagoko prezioarekin. Marieneko defendatzaileek zioten: “Bouygues-en behin betiko...
Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a
Marieneko funtsak laborantzarako atxikiak izan daitezen, mobilizazio anitz iragan dira. Azkena maiatzaren 17an egin zen, egun horretan ehunka jende sustenguz hurbildu ziren eta baratzea landatu zuten. ELB, Lurzaindia eta Ostiak aitzineko astean jakinarazi dute baratzean pertsona batzuk sartu zirela eta baratzea nahitara funditu zutela.
Larunbatean horren salatzeko elkarretaratzea deitua izan da, “saien kontra babesteko mamuak ezarri behar dira” mezuaren inguruan 50 bat pertsona...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Joan den maiatzaren 17an ehunka jende hurbildu zen Marieneko funtsetan egin nahi den proiektuaren kontra. Egun horretan baratzea landatua izan zen, horren segidan artatze lanak egiteko ekainaren 21ean (10:00) deia zabaldua da: hesia ezarri, belar tzarrak kendu eta biperretan zurkaitzak ezarri. Etorriko direneri galdegina da eginahalaz tresnekin etortzea (mailua, aitzurra, jorraia...). Han berean janen da, bakoitzak piknika ekartzea eskatua da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016