Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a
Kanboko mediatekak irailaren 19an, larunbatarekin (11:00) hitzaldia antolatzen du. Constance Dupin uztariztar jurista eta historialariak, 1919tik 1960ko hamarkadara euskarak eskolan ukan duen debekuari buruz mintzatuko da. Mintzaldia frantsesez izanen da, urririk, izena eman: 05-59-93-50-70 edo mediatheque@mairie-cambolesbains.fr.
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a
Irailaren 5ean Bernadette Jougleux gunean (10:00-13:00) elkarteen forua iraganen da. Goiz horretanelkarteek eskaintzen dituzten aktibitateen ezagutzeko parada izanen da, izan kirolean, kulturan edota sozialean.
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a
Lema horren inguruan ekainaren 14an, igandearekin, Marieneko funtsetara gomita zabaldua da (11:00). Marienia, Euskal Herri osoan, lurraren defentsaren borroka enblematikoa bilakatu da. Deitzen duten mugimenduek diote: “Ordu da arrazoi ekologikoak eta lurraren hazkurri funtzioak interes pribatu eta etekin goseari gaina har diezaioten. Eraikuntza proiektua bertan behera gelditu behar da behin betiko eta Marieneko lurrak laborantzarako bilakatu behar dira. Ordu da, artifizializazioa...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a
Duela mende erdi bat ikastola ideki zen 6 ikaslerekin, gaur egun 123 ikasle ditu. Urratsez urrats eraiki duten familia, irakasle eta boluntarioekin ibilbide eder hori ospatzeko ekainaren 6an besta antolatua da. Ekitaldia ikastolan iraganen da, ziganteekin hasiko da, Gillen Hiribarren, Xermin Camblong eta Amaia Castorenek bertsuak emanen dituzte, lekukotasunak entzunen dira. Ondotik ikastolak eskaini aperitifa, bazkaria (25€), haurrentzat piknika...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a
Igandean iragan lehen itzulian, Peio Etxelekuk %39,55a lortu du, Christian Devèzek %34,43 eta Argitxu Hiriart-Urrutyk %25,46. Hori dela eta, igande huntan bigarren itzulia iraganen da.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Igande huntan, hiru zerrenda dira: “Nahi dugun herria” Argitxu Hiriart-Urruty buru, “Kanbo elkartu” Peio Etxeleku buru eta “Cambo en avant – Jo Aintzina” orain arteko Christian Devèzeauzapeza buru.
“Nahi dugun herria” zerrendaren programak besteak beste herriaren garapen sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa uztartzea proposatzen du. Sei ardatz nagusitan oinarritzen da: etxebizitza, gizarte-zerbitzuak, tokiko ekonomia, laborantza eta trantsizio ekologikoa,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016