Herriz Herri - Angelu (L) | 2026ko Maiatzaren 28a

Gazte Kabalkada - “Euskarari errotik!”

Gazte%20Kabalkada%20-%20Euskarari%20errotik!

Gazte Kabalkada

Ekainaren 5ean, Angeluko 5 eskola elebidunek, ikastolak (330 ikasle) eta Maurice Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioak (60 musika ikasle) Gazte Kabalkadan parte hartuko dute, Lerratokian. Angeluarrak taldearen urtebetetzearen karietara antolatua da.

“Euskarari errotik!”

Ekainaren 7 eta 19an (16:00), Elealdi elkarteak euskara deskubritzeko tailer interaktiboak antolatuko ditu. Lehen egunean hitzordua Dinguetten aitzinean emana da, eta bigarrenean La Généralen.

Huna antolatzaileek zer dioten: “Gure ingurunean euskarazko idazki anitz dira. Parte hartzaileek proposatzen dituzten hitzetatik hasiko gara: euskarazkoak iduri zaizkienak, merkataritzako marka izenak barne. Ondotik elkarrekin azalduko eta ikertuko ditugu. Lan saio horrek euskal hitzen erro eta atzizki batzuen aipatzera eramanen gaitu. Bukaeran, aztertu dugunetik abiatuz, parte hartzaileek hitz-elkarketa berriak proposatzen ahalko dituzte. Helburua da euskaraz ohartaraztea eta barneratzeko gutizia sortzea. Deus edo guti dakitenentzat, eta ez garelako denak euskaraz eskolatuak izan, euskaldunak gomit dira ere!”. Urririk. Xehetasunentzat: maryselissalde@gmail.com edo 06-44-76-03-47.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016