Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2026ko Maiatzaren 28a
Espelletenian
Maiatzaren 29an Jone Bordato hazpandarrak “Erroen izerdia” liburua aurkeztuko du (19:30). Liburu horrek euskarazko hiru eleberri laburbiltzen ditu, bikotearengandik banatu ondotik galdurik dabilen emazte baten ibilbidea.
Maiatzaren 30ean “Murgiltze egunak” (9:30-17:00), egun horretan landuko da nola arnasa hartu, sentitu, partekatu. Xehetasunak eta erreserbatzeko: 06-08-02-37-18. Ondotik Katu Bazka, El Dominiko eta Gailu taldeak entzuten ahalko dira.





