Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Maiatzaren 28a

Bizikleta-asteburua - Berote handien kontrako plana

Bizikleta-asteburua

Maiatzaren 30 eta 31n, Foch plaza bizikleten besta-gune bihurtuko da, denentzat eta dohainik.

Bi egunez, bizikleta-ibilbide bat izanen da eskuragarri. Programan: oreka, eslaloma eta larrialdiko frenatze-ariketak, trebetasuna probatzeko.

Egitarauan, maiatzaren 30ean, larunbatez: jokoak eta animazioak Recycl'arte elkartearekin, eta Zikl’orientazioa kirolzaleentzat. Izena ematea beharrezkoa zen maiatzaren 23a baino lehen: olivier.raconnat@saintjeandeluz.fr/05-59-85-20-40.

Maiatzaren 31n, igandez: bizikleta-konponketa tailerra eta laguntza elektrikoko bizikleten erakusketa, Bizikleta tailerrarekin. Hiri-bizikletak, mendi-bizikletak eta karga-bizikletak probatzeko bertan, eta adituak ondoan egonen dira aholkuen emateko.

Berote handien kontrako plana

65 urte baino gehiago dituztenentzat, desgaitasun egoera batean edo bakarrik bizi direnentzat, Donibane Lohizuneko GEUZak herriko erregistroan izena emateko aukera ematen du, pertsona horien segipena bermatzeko uda osoan. Inprimakia GEUZeko harreran har daitezke (Augustin Chaho karrika, 1), 05-59-51-61-40 telefonora deituz edo hiriko webgunean. Izen ematea urririk da eta konfidentziala.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016