Han eta Hemen | 2026ko Maiatzaren 28a

54. Udako Ikastaroak

54. udako ikastaroen aurkezpena Baionan
54.%20udako%20ikastaroen%20aurkezpena%20Baionan

Maiatzaren 19an, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) arnasgune akademiko eta euskaldunen topagunea den 54. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu Baionan. Aurtengo Udako Ikastaroek hilabete bat iraunen dute, ekainaren 11tik uztailaren 10era. Hainbat eragilerekin elkarlanean, orotara 23 jardunaldi eta ikastaro antolatuko dira, euskal jendartean garrantzitsuak diren gaien inguruan gogoetatzeko asmoz.

Hausnarketa gunea

Duela lau urte, UEUk Udako Ikastaroak gogoetarako gune bihurrarazi zituen, hausnarketaren bidez jendartean eraldaketa sortzeko xedearekin.

Antolatzaileen hitzetan, ikastaroen helburua jendeak gogoetatzeaz gain, elkar ezagutu eta komunitatea indartzea da.

Antolatuko diren 23 jardunaldiek formatu eta izaera anitzak ukanen dituzte: ohiko hitzaldiak ez ezik, mahai-inguruak, tailerrak eta ikerketa-saioak ere izanen dira. Helburua ez da soilik ikertzaileen lana gizarteratzea, baizik eta aditu eta arituen ekarpenak jaso, partekatu eta elkarrekin lantzeko guneak eskaintzea ere.

Udako Ikastaro hauek lankidetzan oinarritzen dira, eta aurten, besteak beste Euskalgintzaren Kontseilua, JAKIN, Oinherri, ALDEE eta Iratzar Fundazioarekin batera antolatuko dira.

Egitaraua

Ekainaren 11tik uztailaren 10era, ikastaroak Iruñea, Eibar, Baiona, Tolosa, Usurbil, Bilbo, Gasteiz eta Errenterian eginen dira.

Besteak beste, bi hitzordu izanen dira Ipar Euskal Herrian, uztailaren 3 eta 4an, Baionako Etxepare lizeoan biak (9:00-13:00).

Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak” lehen egunak proposamen argia du: herritik eta herriarentzat, zaintza bidezko, kolektibo eta burujabe baten aldeko antolaketa sustatzea. Eraldaketa horretan, tokiko erakundeek eta komunitateek funtsezko zeregina dute, eta hura gauzatzeko ezinbestekoa da elkarlanean aritzea.

Bigarren hitzordua “Pizkundea: zentzua, izena eta izana” da. Euskal Herriaren balizko pizkundea aztertzea proposatuko du, iraganeko esperientzietatik ikasiz eta historia, literatura baita filosofiaren bidez gaur egungo erronkei erantzuteko gakoak xerkatzea.

Alorreko profesionalek eta adituek, gaian interesa dutenek eta orokorrean euskaldun guziek izena eman dezakete. Ikastaroek 12 euroko kostua ukanen dute. Xehetasunak www.ueu.eus webgunean aurki daitezke.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016