Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Maiatzaren 28a
Lurdeko beila - “La pelote basque” - Antzerkia - Oilandoiko kaperako obrak
Lurdeko beila
Ekainaren 13an iraganen da ibiakoitzarekin eta parte hartu nahi dutenek izena Peio Curutcharryri (06-42-00-50-08) edo Oronos saltegian eman behar dute ekainaren 1eko berantenaz. Lurdera joateko autobusa Baigorritik abiatuko da eta 55 eurokoa izanen da gosta saria.
“La pelote basque”
Baigorri Dendarinean sortua, “Xan harotza” zenaren semea, Ttotte Laxalde Urketan bizi da orain eta ttipitik pilotarentzat duen atxikimendua erakusten du “La pelote basque” izeneko liburua plazaratuz. Lehenik joko garbin ari izana Zaharrer Segin eta gero xarean Baionan eta Hazparneko Noizbait-en, (Frantziako txapelketako hainbat finala jokaturik), pilota hezitzaile egon zen luzaz Pessac aldean, “sport etude” saila ere sortuz.
Liburuan, esku-huska, gomazko paleta eta xareko arauak eta teknikak zehazten ditu, argazki andana batek lagundurik.
Dokumentu pedagogiko biziki ona dela erran ditaike. Pilotari ezagun batzuren erretratua ere egiten du, hara nola, besteak beste, Waltary kubatarrarena, hunek zuen jestu berezia xeheki aztertuz.
Tottek bere lana joan den ortziralean presentatu du Herriko Etxean, tokiko pilota arduradun eta Baigorriko lagunen artean.
Antzerkia
Maiatzaren 28an (ortzeguna), Jean Pujo ikastetxeko “Les nainfirmes” antzerki klubak “Une Odyssée” obra emanen du (19:30). Sartzea libro.
Oilandoiko kaperako obrak
Oilandoiko kapera segurtatzeko lanaren lehen zatia bururatua da. Paretaren parte zabala berriz eraiki dute Mendekoste aitzin. Herriko Etxeak eskertzen ditu elkarlan hortan parte hartu duten herritar guziak. Teilatuaren arraberritzeko eta pareten tindatzeko beste deialdia luzatuko dute ondoko egun edo asteetan.





