Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026ko Maiatzaren 28a

Erakusketa - Udako oporrak - Hautetsi gazteak sariturik - Euskal kantuak - Errigora - Elgarretaratzea - Urruñar bat atxilotua - Animatloia

Erakusketa%20-%20Udako%20oporrak%20-%20Hautetsi%20gazteak%20sariturik%20-%20Euskal%20kantuak%20-%20Errigora%20-%20Elgarretaratzea%20-%20Urrunar%20bat%20atxilotua%20-%20Animatloia

Urruñarrak Pilota elkartearen erakusketa

Elkartearen ehun urteurrena dela eta, argazki erakusketa izanen da Posta gelan, ekainaren 1etik 14ra (9:00-12:30/14:00-17:30). Urririk.

Udako oporrak haur eta gazteentzat

Urruñako herriak, 3 egonaldi berezi proposatzen ditu, 8 eta 15 urte arteko gazteentzat egokituak. Kirola, natura, kultura, abentura... gustu guziendako! 8-10 urtekoentzat:

1.- Bela egonaldia Soustonsen. Landesetara abiatu, natura betean, uretako jarduerez eta kanpalekuko bizitzaz gozatzeko. Antolatuak diren jarduerak: paddle, katamaran, arborismoa, norabide lasterketa eta kirol jokoak. 2.-Jarduera anitzeko egonaldi elebiduna Baigorrin. Antolatuak diren jarduerak: raftinga, pilota, kirolak, CPIErekin ibilaldia, Laia txokolategira bisita eta gasna ekoizle batekin solasaldia. 11-15 urtekoentzat: Pirinioen egonaldia Cauterets-en.Pirinioetako Parke Nazionalaren bihotzean, kirola, natura eta emozio biziak uztartzen dituen esperientzia ahaztezina bizitzeko abentura. Antolatuak diren aktibitateak: raftinga, ibilaldiak, igerilekua eta Cauterets edo inguruetako esplorazioa. Izen emaiteak zuzenean Familien Atarian egiten dira, telefonoz: 05-59-85-99-29, emailez: guichetfamilles@urrugne.eus.Prezioak familien irabaziekin egokituak dira, diru laguntzen posibilitate batzuekin. 2026ko udako egonaldien gidaliburuan aurkitu daitezke xehetasun guziak.

Haur kontseiluko hautetsi gazteak sariturik

Herriko Etxeak domina banaz saritu ditu herriko Haurren Kontseiluko hautetsi gazteak, herriarekiko erakutsi duten engaiamendua eta parte aktiboa sustatzeko egin lanagatik.

Euskal kantuak Zokoako elizan

Hilaren 29an, ostiralez (19:00), eta Altxa Zokoa! elkarteak antolaturik, euskal kantuak izanen dira Zokoako elizan, Hondarribiko Klink taldeak eskainirik. Kontzertuaren ondotik aperitifa izanen da.

Errigoraren udaberriko kanpaina

Errigora herri elkartea ezaguna dugu Euskal Herri osoan, Erriberako mozkinak, beti euskaraz etiketaturik, gure geografia osoan barna banatzen dituelako. Horrela Erriberako laborariak laguntzeaz gain, irabazien zati handi bat euskalgintzaren beharrak asetzeko erabiltzen da. Hauek dira Errigorak bultzatzen dituen xedeak: 1.- Euskal Herriko, gertuko eta kalitatezko elikagaien kontsumoa, 2.- Kontsumo kontziente baten alde egitea, 3.- Elikagaien bidez gure hizkuntza eta historia lantzea, eta 4.- Pertsonen, lurraren eta hura lantzen duten herritarren ongizatea.Urruñan, hastapenetatik, banaketa egiten ari da. Jadanik udaberriko Eskutik Eskura izeneko kanpaina bukatua da gure herrian, eta banaketak Berttoli elkartean eta Pausuko Xaia ostatuan egin dituzte, urtero bezala. Gero eta gehiago dira, urruñarrek egiten dituzten eskaerak. Urruñan eskaerak egiteko: 07-71-64-71-54.

Palestinaren aldeko elkarretaratze berria

Israeldarrek elikagaiak Palestinara zeramatzan herri ontzidia nazioarteko uretan geldiarazi ondoren, herri guzietan Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin ziren. Urruñan 16an, larunbatez, egin zuten herriko plazan.

Urruñar bat atxilotua

Maiatzaren 19an, mutil urruñar bat atxilotu zuten Biriatun bizi zen etxean, iduriz, bere euskal militantziagatik. Irakaslea da Urruñako ikastolan, eta horregatik, egun berean, haren aldeko elkarretaratze jendetsua egin zuten herriko pilota-plazan.

Animatloiaren 4. edizioa

Aurtengo animatloia, maiatzaren 31n, igandearekin, eginen dute, eta akanpaleku eta biltokiaLarruletako kanpinean izanen da. Abiatzeko tenoreak: 6 eta 9 urte artekoak (14:00), 10 eta 13 urte artekoak (14:45) eta familiak (15:45). Antolatzailea. Urruñako Herriko Etxea. Izen-emateak kirol zerbitzuan edo telefonoz: 06-18-77-72-54.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026/05/28

Elgarretaratze - Suhiltzaileen besta eguna - “Perkainen Haritik” dokumentala - Kirol ikastaldi - Pilota - Erakusketa

Suhiltzaile egoitza besta leku
Suhiltzaile%20egoitza%20besta%20leku

Elgarretaratze

Piero Rouget auzapezak eta zonbait axuantek segurtatu dute elkarteentzat egina zen bilkura joan den asteartean. Kontseilu berriaren aurkezpen laburraren ondotik, elkarte kideeri erakutsiak eta esplikatuak izan zaizkiote xeheki erabili behar dituzten desmartxak, herriko gelen eta herriak laguntzeko ezartzen dituen materialak baliatzeko baldintza onetan. Uztaritzen badira orain 85 elkarte sail guzietan, kirola, kultura ekintza sozialak musika eta abar... Ez da beti errex deneri plazer egitea, hortako bilkura hori baliagarria izan da. Elkarteek dituzte beraz aski goiz plazaratu behar beren ekitaldiak eta doazin eskaerak.

Suhiltzaileen besta eguna

Heldu den larunbatean, maiatzaren 30ean izanen da Haltzabea karrikako kasernan urteko suhiltzaileen eguna bere dantzaldiarekin. Arratsaldean (14:00) hasiko da beti bezala materialaren erakusketarekin (BABko edo Kanboko zurubi handia ere hor izanen dela),...

Irakurri segida


3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016