Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
2021eko udaberrian txertaketa zentro baten sortzea bere lehen ekintza konkretuetatik bat izan bazen, Hiriburuko Osasun Etxea irailaren 30ean ofizialki zabaldu da: 15 bat osasun profesionalez osatu sarea, medikuak, farmazeutikoak, erizainak eta arreta paramedikoak.
Zentroko arduradunez gain, Florence Lasserre deputatua, Maider Behoteguy eta Marc Saint-Esteven departamenduko kontseilariak, auzo herrietako auzapezak eta kontseilariak presente ziren. Alain Iriart auzapezak oroitarazi du,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Tokiko ekoizleen merkatua
Urriaren 9an (8:30-12:30) Plaza Berrin tokiko ekoizleen merkatua iraganen da. Laborarien eta artisauen produktuak erosten ahalko dira, baratzeki, esneki, haragi... eta edari, zarearen betetzekoa izanen da!
"Hiriburun Kantuz", Nat eta Watson-en laguntzarekin, plaza animatuko dute (11:00). Saint-Pierre eskolako burasoek bixkotxak salduko dituzte, besta komiteak taloak eta edariak.
Euskal Monetak ere mahaia atxikiko du, eusko moneta...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Berrikitan Etxerruti, herriko etxalde historiko baten izena, aisialdi gunea estreinatu izan da. Alain Iriart Hiriburuko auzapeza, Marie Pérès elkarte-bizitzarako, Michel Thicoipe hirigintzako eta Pierre Ehuletche bizi-ingurunerako axuantak presente ziren. Hauekin batean Departamenduko hautetsiak, herri auzoetako auzapezak eta senatoreak hurbilduak ziren. Kirol aktibitate gunea izanez, Akitania eskualdeko eta Departamenduko tenis eta futbol arduradunak ere etorriak ziren.
Duela 2 urte...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Ekainaren 24tik 26a arte iraganen dira. Ostiralez mutxikoak dantzatzen ahalko dira, pintxo batzuk janez, ondotik kontzertuak iraganen dira. Larunbatean futbol lehiaketarekin hasiko dira (20:30), haurrentzat "Ainaren lasterkaldia" (9:00), petanka lehiaketa eta bazkaria 22€tan. Bazkariarentzat izena eman behar da 05-35-45-60-52 Elizaldia deituz. Arratsaldean ere animazio anitz proposatuak dira, kontzertuekin bururatzeko. Igandean meza (10:30), Joaldunak eta Dragoien ibilaldia, Herriko...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
"Se loger au Pays / Herrian bizi" plataformak deneri idekia den foroa ekainaren 4an, La Perle gelan, antolatzen du, etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazioaren ondoko urratsak jakinarazteko eta lantzeko gisan.Egitaraua: plataformaren biltzar nagusia (9:30), janari mahai (12:30), ondotik lan tailerrak (14:30): bigarren etxebizitzak - etxebizitza soziala gaiaren inguruan.
Mahai ingurua (18:00): Emmanuelle Cosse, René Dutrey, Joseba Otondo, Stéphane Pfeiffer hizlariekin....
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
"Munduko itzulia 80 minutuz"
Belharra Trio taldeak "Tour du monde en 80 minutes" ikusgarria, apirilaren 29an (20:30), La Perle gelan eskaintzen du. Musika klasikoa maite dutenek plazer hartuko dute, musikaren bidez bidaia egiteko aukera ukanen dute: Ravel, Turina (Espainia), Shostakovitch (Errusia), Martin (Irlanda), Piazzola (Hego-Amerika)... eta Sheng (Japonia).
Sartzea 10€, 12 urtez petik 5€.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016