Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Lapurdiko mus finala Xaian
Martxoaren 26an, larunbatarekin, Euskal Herriko Mus Txapelketaren Lapurdiko finala jokatu zen Xaia ostatuan. Aurten, zazpi probintzietan, 2.000 bikotek hartu dute parte, 32 bikotek Lapurdiko finalean; Peio eta Iban Etxeberria aita-seme donibandarrak, baina txapelketarako Urruñan izena emanik dutenak, txapeldun gelditu ziren.
Xaiatik Euskal Herriko finalera
Hauek dira...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Korrika Urruñan barna
AEK-k antolatu Korrikaren 22. edizioa martxoaren 31n hasiko da, Amurrion (Araba) "HitzEkin" aldarriarekin. Euskal Herri osoa zeharkatuko du, 2.180 km eginez, eta apirilaren 10ean Donostian (Gipuzkoa)bukatuko da. Apirilaren 9an, larunbatarekin, Korrika Urruñatik pasatuko da goiz-goizean (07:11) eta Oletako bidetik barna Azkaine aldera abiatuko da. Arratsean, Baionatik itzuliko zaigu,...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Iparra-Hegoa, aurtengo egitaraua. Martxoaren 28tik 30era
Duela 25 urte, Urruñako Berttoli eta Segurako Elorri elkarteek sortu zuten, herri ekintzak bide luze eta aberatsa egin du orduz geroztik. Aurtengo egitaraua: martxoaren 28a, astelehenarekin: egunean zehar, Baionako Kolegioko ikasleen animazioak. Hitzaldi-elkarrizketa Segurako kultur-etxean (19:00). Gaia: "Hezkuntza arauak Euskal Herrian". Hizlariak: Iban Thikoipe, Nora Salbotx eta Asier Lauzirika. Martxoaren...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Iparra-Hegoa 25 urtez
Duela 25 urte Segurako Elorri elkarteko eta Urruñako Berttoli elkarteko hainbat lagunek hastapena eman zioten kultur ekimen honi. Haien asmoa Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunen arteko ezagutza eta elkartasuna indartzea zen. Orduz geroztik, Iparra-Hegoaren sarea izugarri zabaldu da eta zazpi lurraldeetako jendeak parte hartzen du. Jadanik, naziogintzan ezinbesteko erreferentzia bilakatu zaigu Euskal Herri osoan. Aurtengo aldarria eta...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Daniela Albizuren omenaldia
Martxoaren 4an, ostiralarekin, Herriko Etxeak omenaldi ederra egin zion Daniela Albizu urruñar idazle eta euskaltzaleari. Honako hauek hartu zuten parte: Filipe Aramendi auzapezak, Annie Poveda hautetsiak, Luzien Etxezaharreta editoreak, Beñat Albizu anaiak, Thérèse Haltzuet lagunak eta Mixel Dhers antolatzaileak. Tarteka, Xerar Urrutiak, Dabid Gutierrez-Lertxundik eta Mixel Dhers-ek...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Jon Galdosen margolanak.
Pausuko Xaia ostatuko murruetan Jon Galdosen margolan ederrak erakusgai eta salgai daude. Margolariak euskal naturarekin eta mitologiarekin loturik diren gaiak eta elementuak agertzen ditu bere lanetan. Margolan ederrak, zinez!
Daniela Albizuren omenaldia.
Posta gelan Iparraldeko Emazteei buruzko erakusketa zabalduko da martxoaren 4tik aitzina. Egun eta toki berean, omenaldia eginen zaio Daniela Albizu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016