Euskal diaspora | 2017ko Maiatzaren 18a
Egin berria da iragan asteburuan Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeen bilkura Pariseko Eskual Etxean, hiriko euskal elkarte hau eta Eusko Jaurlaritza antolatzaile.
Euskal diaspora | 2017ko Maiatzaren 11a
TRES ARROYOS, ARGENTINA. Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara ekitaldi andana bat egin da munduko Euskal Etxeetan gertakari hura gogoan atxikitzeko. Argazkian, Argentinako Tres Arroyos-en, herriko Hiru Erreka Euskal Etxeak eta Herriko Etxeak egin zutena. Tres Arroyosek badu "Euskaldun Plaza" deitu parkea eta hor Picassoren Guernica-ren erreplika bat estreinatu zuten, dantzariekin eta Euskal Herriko eta Argentinako banderekin.
Euskal diaspora | 2017ko Maiatzaren 04a
Elkarretaratzea, aurten, ez zen data egokian erori, Aste Saindu ondoko ibiakoitza ez baita anitx jenderentzat egunik onena, baina halarik ere ehun jende bildu zituen iragan apirilaren 29an Simon Bolivar elkarteak urte guziz Bizkaiko Galdakaon antolatzen duen euskal-venezuelar elkarretaratzeak, beti ere Apirilaren 19aren (Venezuelako Independentzia eguna) ondoko astean eginik.
Euskal diaspora | 2017ko Apirilaren 27a
Joan den igandean Atlantako Euskal Etxeak deitu elgarretaratze eta afariko mahai baten argazkia. Emeki emeki urratsak aitzina emaiten euskal etxe berria À¯'¬'nkatzeko.
Euskal diaspora | 2017ko Apirilaren 20a
Aberri Eguna, Auschwitz, euskal gazte bila eta Patagonia.
Euskal diaspora | 2017ko Apirilaren 13a
Euskal Herrian eta munduko leku gehienetan bururatua, eta arrakasta handiz gainera, 2017ko Korrikak baditu oraino bere azken metroak egitekoak Diasporan. Heldu den asteburu huntan, konparazio, Argentinako Necocheara helduko da (edizio guziz Korrikari À¯'¬'er atxikia den lekua da Necochea) eta lasterka ari izan eta egun pasa polita eginen dute, piknik eta guzi larunbatean Necocheako euskaldun eta euskaltzaleek. Behar da erran Diaspora inoiz baino azkarrago ibili dela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016