Mundu zabalean | 2026ko Maiatzaren 21a

Meatzaritzak funtsak xehatzen

Euskal Herrian borroka anitz iragaiten badira laborantzako lur eremuen zaintzeko, beste toki batzuetan ere herritarrak mobilizatzen dira. Bretainian meatzaritza industria garatzen ari da, laborantza sektorea kexu da eta populazioa kezkatua.

Mundu zabalean | 2026ko Maiatzaren 14a

Jerusalem elkarbizitzaren ametsa

Jerusalem, hiru aldiz saindua den hiria, anitz aldiz erraustua eta berriz eraikia. Pataska eta gerla gunea bainan bai eta ere mendeetan zehar, elkar bizitzarako hiria. Gaur egun juduek inposatzen duten zatiketa eta menpekotasun egoera ez da jasangarria. Denen eskubideen onarpenean eta partzuergoan dela aterabidea erraiten dauku Jerusalem hurbiletik ezagutzen duen Vincent Lemire ikerlariak bere azken liburuan: “Jerusalem, Historia ez da sekulan aitzinetik...

Mundu zabalean | 2026ko Maiatzaren 07a

Datu zentroen artean bizi behar

Ashburn Estatu Batuetako Virginia estatuan da, Interneteko trafiko handiena kudeatzen duten datu zentroen (Data centers) hiriburua bilakatua da. Eskualde horretako 46.000ko bat herritarrek azantza akustikoen eta kutsaduraren artean bizi behar dute.

Mundu zabalean | 2026ko Apirilaren 30a

Mugarik ez OGM berrientzat

Apirilaren 21ean, NGT deitu OGM berriak kontrolik gabe onartzeko erabakia hartu du Europar Batasuneko Kontseiluak. Kontaminazio arriskua handitzen ari da eta OGMak landatu edo kontsumitu nahi ez dituztenek beharko dituzte kontrolak beren gain hartu. Maiatzaren 18an azken hitza ukanen du Europako Parlamentuak.

Mundu zabalean | 2026ko Apirilaren 23a

2026ko enpleguaren egoera

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (OIT) 2026 urteko lan merkatuaren egoera zertan izanen den agertu du. Maiatzaren 1aren bezperan girela eta, nazioarteko langileen eguna, pentsatu dugu interesantea zela jakitea nazioarteko ekonomiaren eta lanpostuen egoera zertan den.

Mundu zabalean | 2026ko Apirilaren 16a

Pestizidak ez dira ezinbestekoak

Pestizidarik erabili gabe laborantxako etekin berdintsuaren atxikitzea posible da, baldintza eta egin molde zonbait errespetatuz. Hori da Frantzia guzian INRAE erakunde publikoak 10 urtez eraman duen esperimentazio zabal baten erakaspena. Produktu kimikoen saltzaileak ez dira horien irabaziak galtzerat uztekotan.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016