Azalekoa | 2025eko Martxoaren 13a

Itsas ondare eta tradizioak atxikiz

A.E.

Zabakuaren eraikuntza Ziburuko itsas lizeoko Ikasleekin
Zabakuaren%20eraikuntza%20Ziburuko%20itsas%20lizeoko%20Ikasleekin

Philippe Saint-Arroman Montaubanen sortu eta 5 urterekin Euskal Herrira bizitzera etorri den erretretadun berria da. Gaur egun Aiherran plantaturik, bere ttikitako ametsa egi bihurtu du, itsasuntziak eraikitzen ibili baita. Bere ibilbide profesionalaren inguruan solastatu gira.

Ametsa beti buruan

Lizeoa Baionan iragan ondoren, Philippe Saint-Arromanek argi zuen zurarekin lan egin nahi zuela. Lehenik etxe maiasturua izan da, ondotik ebanista eta 15 urtez ofizialea. Baionan, Bastidan eta Aiherran ibili izan da.

40 urte ukan dituelarik, bere gazteko ametsa egi bihurtzea deliberatu zuen, hau da itsasuntziak eraikitzea. Arlo horren inguruan gauza anitz ezagutzen bazituen ere, urte batez Arcachoneko itsasadarrera joan zen itsas maiasturua ikastera. Transmisioaren inguruan zerbait egin nahi zuela eta, itsasuntziak eraikitzeko jendea gidatzen hasi zen. Bere helburua untzi tradizionalak egitea zen, baina bizirik den ondarearen ildotik.

Philippe Saint-Arromanek eraiki lehen itsasuntzia Aturriko untzi tradizionala izan da, "Couralin" modelokoa.

Les Escumayres-Talasta elkartea

Beste zenbait kiderekin, 2003an elkarte baten sortzea deliberatu zuten, Les Escumayres-Talasta deiturikoa. Helburua jendeek beren untziak eraiki ahal izatea zen, baita bela arrauna (voile aviron) nabigazio moldea garatzea.

Lokal bat atzeman zuten Baionan, ondotik Lehuntzera joan ziren, 2017tik Gixunen plantatu arte.

Philippe Saint-Arromanen iduriko, untzi tradizional horiek biziarazten ahal dira, garatu eta beren erabilera aldatu, garaian garraioa eta arrantzarentzat erabiltzen baitziren usutan. Gaur egun, elkarteak plazerarentzat erabiltzeko sortzen ditu untziak.

Eraikitzen dituzten itsasuntziak ttiki eta arinak dira, gutti gorabehera 100 bat kilo pisatzen dituztenak.

Lauzpabost metro neurtzen dituen itsasuntzi baten eraikitzeko, 2 edo 3 hilabete behar zirela esplikatzen zuen erretretadunak.

Burutu proiektuak

2005etik goiti, bela arrauna garatzeko, elkarretaratzeak antolatu zituzten Aturrin. Tokiko untzi batzu hurbiltzen ziren, baina sustut kanpokoak, Hegoaldetik besteak beste edota Arcachoneko itsasadarretik, Girondatik eta Charentetik. Lehen urtean 13 itsasuntzik parte hartu zuten, azken urteetan berriz, 35ek. Hiruzpalau egunez elgarrekin nabigatzen zuten, arratsero toki desberdin batean geldituz. Lan karga handia zela eta, antolatzen gelditu dute. Hala ere, noizbehinka nabigatzera joaten direla azaltzen zuen Philippe Saint-Arromanek, gehienetan Aturrin bada ere, Hendaian, Ziburun eta Landesetan ere ibiltzen dira.

Eraikitze aktibitateaz gain, erretretadunak taldeko xantierretan ere parte hartu du. Gertatu izan zaio kanpotik galdeak ukaitea, besteak beste Landesetan "pinasses de côte" deitu arrauneko untziak eraikitzeko. Garaian, untzi horiek Landesetako kostaldean arrantzatzeko baliatzen ziren 70. hamarkada arte.

Horrez gain, Ziburuko itsas lizeoarekin ikasketa-itsasuntzi bat eraiki zuen ikasleekin batera, existitzen zen "Zabakua" modelotik abiatuz.

Bestalde, itsasuntzi kontzepzioa ere egiten hasi zen, orotara dozena bat modelo egin ditu. Hortik, eskuragarriak ziren planoak saldu ditu.

Philippe Saint-Arromanek zioen edonor sar daitekeela elkartera. Elkarteak escumayres-talasta.over-blog.com bloga badu, nun esplikatzen dituen eramanak diren ekintzak.

Bertatik, elkartearekin harremanetan sar daiteke.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Mundu zabalean | 2025/03/13

Abokata kolektibo bat laborarien defentsarako

M.O.

Suitzako "Klimaren aldeko abokatuak" kolektiboa
Suitzako%20Klimaren%20aldeko%20abokatuak%20kolektiboa

Suitzan hainbat laborarik, mahastizainek, baratzezainek eta arbolazainek justiziaren aitzinean pleinta pausatu dute. Afera justiziaren esku utziz, berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko, estatuak behar diren engaiamenduak ez dituela betetzen erakutsi nahi da. Hauen defendatzeko "Klimaren aldeko abokatuak" deitu kolektiboa sortu da.

"Klimaren aldeko abokatuak" kolektiboa

Hormaguneen urtzeen ondotik, laborantza sektorea klima aldaketaren lehen biktima ikusgarrietako bat litzateke. Suitzar laborarien defendatzeko "Klimaren aldeko abokatuak" deitu kolektiboa duela bi urte eta erdi sortu da, justizia klimatikoaren alde borrokatzen da. Suitzako legedian klima aldaketa neurtzeko hutsune anitz bazirela ohartu zen.

Helburua ez da soilik salaketa pausatu dutenak ordezkatzea, baizik eta klima aldaketaren arazoa Suitzako auzitegi aitzinera ekartzea. Abokatuek uste dute botere judizialak gaitasuna duela arazo klimatikoa aldarazteko, eskubideak...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2025/03/13

Emazteak politikan engaiatzeko kanpaina

Euskal Elkargoaren kanpainaren afixa
Euskal%20Elkargoaren%20kanpainaren%20afixa

Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna kari, Euskal Elkargoak "Eta zu bazina?" kanpaina abiatu du, 2026ko herrietako hauteskundeei begira. Horren bidez, emazteek beren ahotsa entzunarazi eta lekuko politikan gehiago parte hartzea da helburua.

Euskal Elkargoaren kanpainak, Ipar Euskal Herriko emazte guziei dei egiten die aspalditik baztertuak izan diren arlo politikoan engaiatzeko.

Martine Bisauta, Euskal Elkargoko emazte eta gizonen arteko berdintasunaren lehendakariordeak azpimarratu nahi ukan du jendarte zibiletik heldu diren emazteek politika publikoetan eragina ukan dezaketela.

Sustatu beharreko aitzin-pausoak

2000ko ekainaren 6ko legearen arabera, hauteskunde zerrendetan parekotasunaren obligazioa ezarri zenetik,emazteen ordezkaritza lekuko exekutiboetan etengabe emendatu da. Gaur egun, Ipar Euskal Herriko herri kontseiluetako jarlekuen %41a emazteek betetzen dute. 2020an, 28 emazte hautatuak izan ziren auzapez izateko,...

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2025/03/13

Jesus Koran liburuan

J-L. Davant

Fanatiko zenbaiten faltaz, musulmanek Europan fama txarra dute. Nork ezagutzen ditu? Doi-doia badakigu Koran delakoa dutela beren liburu saindua, Muhammad/Mahomet profetak VII. mendean diktatua. Egia da musulmanek berek oso guti leitzen dutela. Lehenik orduko arabiera klasikoz idatzia da, beraz gaurko arabiera mota desberdinetarik urrun dago. Gainera musulman zorrotzenek itzulpenik ez dute nahi, gogoz ikasi behar dute arabieraz ez dakitenek ere, Jainkoaren hitza delakoan.

Egia da iturriko ura dela nagusi: freskoena, garbiena, gozorik hoberena duena. Ezen ur distilatuak ez badu gosturik, ur natural bakoitzak bere zapore berezia badu bere baitan urtuak dauzkan mineralkiei esker. Hona beraz ene erantzuna: iturritik hurbil balin bazaude, xantza duzu, handik zuzenka edan baitezakezu. Baina iturritik urrun balin bazaude, zer egiten duzu? Dutzulu/arrobineta irekitzen eta ura handik hartzen. Ez da iturrikoa bezain ona, baina beti ura da, bizitzeko airearen ondotik gauzarik...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2025/03/13

Johnny, Cordoban musikari, euskara irakasle munduan, eta Gardnerville

Joseba Etxarri

AITA-ALABA MUSLARIAK. Gardnervilleko mus txapeldunak dira Miguel Leonis eta alaba Bernadette. Aita Donamarian sortua eta bizia Nevadan egina eta Bernadette Nevadan sortua eta euskara xarmanki ikasi zuena, biak muslari trebeak. Igandean berriz txapeldun izanen?
AITA-ALABA%20MUSLARIAK.%20Gardnervilleko%20mus%20txapeldunak%20dira%20Miguel%20Leonis%20eta%20alaba%20Bernadette.%20Aita%20Donamarian%20sortua%20eta%20bizia%20Nevadan%20egina%20eta%20Bernadette%20Nevadan%20sortua%20eta%20euskara%20xarmanki%20ikasi%20zuena_%20biak%20muslari%20trebeak.%20Igandean%20berriz%20txapeldun%20izanen?

JOHNNY CURUTCHET.

Aipatuko dugu hobeki martxoaren 22aren ondotik, baina oroit dezagun hemen omenaldia ukanen duela heldu den asteko ebiakoitzean San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Johnny Curutchet bertsolari san frantziskotar ezterenzubitarrak. Jendeak oro ezagutu eta maite zuen Johnny, baina osagarriz goiti-beheiti ibilirik, iazko azaroaren 26an zendu zen 78 urterekin, orrialde hauetan islatu bezala. Hondarreko urtetan urte guziz egin dute Bertso Eguna San Frantziskon, eta iaz sasoin huntan partaide izan zen azken aldikoz Johnny. Aurten ez da hor izanen, baina bai bere lagun bertsolari eta bertsozaleak, eta haren gorazarre eginen da ekitaldia martxoaren 22an, Euskal Herritik heldurik Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Joanes eta Xabat Ilarregi anaia nafartarrak eta Todor Azurtza, iaz arte Boisen bizi eta Bertso Eskola kudeatzen zuen Diasporako euskalduna, egun emazte Genevarekin Donostian bizi dena; Estatu Batuetako bertsolari, Martin Goicoechea...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2025/03/13

Umorezko bakarrizketa - Sustengu gaua

Txikiren umorezko bakarrizketa
Txikiren%20umorezko%20bakarrizketa

Umorezko bakarrizketa

Martxoaren 15ean (20:30), "Euskaldunen jatorria, historia eta irria" Txikiren umorezko bakarrizketa berria ikusgai izanen da Biltoki gelan. Huna sinopsia: "Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia eta kulturaren bizi iraupena honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bang-etik hasita gaur arte: nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino. Ez da bakarrizketa "stand up" soil-soila, baizik eta Txikiren antzezlan borobila. Bertan umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia ezberdinen imitazioak izanen dira: Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia eta Maialen Lujanbio".

Ion Martinez Esnaola da aktorea. 14 urtetik goitikoei zuzendua, tokiak 5 eta 10 euroren artean kostako du eta...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2025/03/13

Biltxokoko larunbatak - Antzerki gaualdia - Mintzalagun topaketa

Watson
Watson

Biltxokoko larunbatak

Martxoaren 15ean (11:30-13:00), Watsonek kontzertua eskainiko du Biltxokon.

Antzerki gaualdia

Euskaltzaindiak Lautan Hiru antzerki-gaualdia antolatuko du martxoaren 21ean, Baionan. Biltxoko elkartearen egoitzak hartuko du ekimena, eta saio berean bi ikuskizun emanen dira, biak 19:00tatik aitzina: Pantzo Hirigarairen "Dolu" eta Markos Goikolearen "Beren izenez". Sarrera doakoa izanen da, aretoa bete arte. Baionako Herriko Etxeak eta Euskal Kultur Erakundeak babesten dute egitasmoa.

2019an sortu zen Lautan Hiru antzerki-jaialdia, Bilboko Herriko Etxearen babesarekin, eta hastapenetan ezarritako helburuak ez dira aldatu, hots, euskarazko antzerkia hauspotzea eta antzerkilariei plaza berrietan aritzeko modua ematea.

Mintzalagun topaketa

Martxoaren 22an larunbatarekin, mintzalagun topaketa iraganen da AEKk antolaturik. Hitzordua Baionako AEKn emana...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2025/03/13

Yaltako konferentzia (2/2)

Gilen Bacho

"The New York Times"-eko lehen orrialdea, 1945eko otsailaren 13an
The%20New%20York%20Times-eko%20lehen%20orrialdea_%201945eko%20otsailaren%2013an

Yaltan, Churchill eta Rooseveltek sobietarren eskaera guziak onartu zituztela eta Stalinen gezurrak sinetsi zituztela usu errana izan da. Baina "mito bat da" Andrew Roberts historialariaren arabera. Errealitatea (usu bezala!) "biziki konplexuago eta sotilagoa" zen, "akordio finalaren elementu bakoitzak beste guziak hunkitzen" baitzituen.


Stalinen garaipena?

Egia da sobietarrek indarra ematen zuen egoera batean zirela. Armada Gorria, bere sei milioi soldadurekin, Europa ekialde osoan hedatua zen, eta Poloniako lurralde guzietan. Horrek, dudarik gabe, Stalini indar anitz ematen zuen negoziaketetan. Mendebaldar aliatuek sobietarren beharra bazuten gerla irabazteko, Europan partikulazki baina ere Pazifikoan. Churchill eta Rooseveltentzat, sobietarren gerlan sartzea Japoniaren kontra lortzea helburu nagusi bat zen...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/03/13

Kukumarro

Xarles Videgain

Kukua

Egun on eta kuku. Kukua denek ezagutzen dugu, Zuberoan kükia. Erran gabe doa xoria izendatzen dugula bere kantatzeko maneratik kuku! kuku! Bizkaian poxpolin bezala, han gure kalla edo galeperra ogipetik kantuz ari delarik pox-pox-pox-polin egiten omen baitu eta bizkaieraz poxpolin deitzen da xoria bera.

Kukua jiten delarikdenbora ona, sasoin ona jarri behar delako marka omen da, ontsalaz. Entzuten da ontsalaz martxo hondarrean, apiril hatsarrean eta gero ekainetik landa ez, mututu balitz bezala: erran didate agian hosto zerbait janik boza galtzen duela.

Lehenbiziko aldiz entzuten delarik, zaharrek zioten sosa izan behar dela orduan sakelan eta urte guzia sosik ez dela faltako.

Zioten ere: "kukuak ongi kantatu du", xantza izanen dugulako marka. Ifrentzuz ere, zerbait ez bada gertatzen nahi genukeen bezain ontsa, erraten da, "ah kukuak beste kantu bat eman dio".

Kuku...

Irakurri segida

Herriz Herri - Biarritz (L) | 2025/03/13

Irakur Kluba - Hitzaldiak - Dantza tailerra eta ikusgarria

Jon Iruretagoyena
Jon%20Iruretagoyena

Irakur Kluba

Martxoaren 15ean (14:30), BTZ Irakur Kluba berriz ere bilduko da mediatekan. Xehetasunentzat: 05-59-22-28-86.

Hitzaldiak

Martxoaren 15ean (10:30), "Dantzaren irakaskuntza militarra" gaiaren inguruan Jon Iruretagoyena solastatuko da eta Alain Jourdan "Dantza Maisuak Provence eskualdean" gaiaren inguruan. Frantsesez izanen dira bi hitzaldiak, euskarazko itzulpenarekin. Hitzordua Gare du Midiko Gamaritz gelan emana da, sartzea librea izanen da.

Martxoaren 21ean (19:00), Jon Iruretagoyena berriz ere Gamaritz gelara etorriko da, aldi huntan "Xiberoako dantza modernoa" gaiaren inguruan mintzatzera. Euskaraz izanen da frantsesezko itzulpenarekin.

Dantza tailerra eta ikusgarria

Martxoaren 15ean (15:00-17:30), Marian Arregi Dantza Lekuandantza tailerraantolatua izanen da La Capouliero, La Poulido de Gémo eta Maritzuli Konpainiarekin. Ondotik (20:00), Gamaritz gelan ikusgarria...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/03/13

Haziak loratzen

Tiketak

Haziak%20loratzen

Tiketak-en oroitzapenak

Erloju Comtoise biziki zaharra naiz, belaunaldi batzuk pasatzen ikusi nituen. Inoiz ez nintzen nire sukaldeko xokotik mugitu. Nire xokoan ia mende bat nengoen tik-tak egiten etenik gabe eta soinu egiten ordu laurden guziz. Gaztetan hiru belaunaldikulunkatu nituen nire tik-tak-arekin. Baserria biziki handia zen baina beharrik neguko arrats luzeetan berotzen ninduen tximinia zeukaten jabeek. Kearen usaina ez ezik, suaren argia ere biziki maite nuen. Udan, egunaz aspertzen nintzen familia kanpoan zegoelako pentzeetako lanak egiteko.Neguan, aldiz, gustatzen zitzaidan neguko lanetan haien laguntzea.Horregatik, guttitan sentitzen nintzen bakarrik eta gainera joan-etorriakharro egiten nituen familiari tenorea emateko. Urteak iragan ziren lasaiki baina pixkanaka zaharrenak zihoazen, gazteenak baserria utzi zuten eta egun batean, nehor ez zen eta bakarrik nengoen. Sukaldea hetsi zen, argia ez ezik, haurren oihuak...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/03/13

Haziak mintzo

Milafrangako Bihotz Sakratu eskola

Haziak%20mintzo

Emozioei buruzko tailerrak

Aurten, Milafrangako Bihotz Sakratua eskolan, garrantzitsua iruditu zaigu gogoeta egitea elkarrekin bizitzeko ditugun zailtasunez, desberdintasunez, frustrazioaz: azken finean, gure emozioak nola kudeatu!

Helburu horrekin, erakasleek eta laguntzaileektailerrak prestatu dituzte, urtean zehar arratsalde bereziak antolatuz. 8 tailer egin ditugu, maila anitzeko taldeetan, deneneguneroko bizia hobetzeko.

1. Emozioei buruzko liburu baten irakurketa.

2. Adiskidetasunaren aulkiaren apainketa.

3. Emozioen kantu bat sortzea.

4. Irudiak komentatzea.

5. Meditazioa.

6. Emozioak adieraztea dantzaren edo gorputzaren bidez.

7. Mahai-jokoa: sentimenduak edo hausnarketak adierazteko.

8. Emozioei buruzko bideoklipak egitea.

Orain arte, bi arratsalde antolatu ditugu, eta ikasle guziak gozatu dira, usaiaz kanpoko aktibitatetan. Ondorioz, ikasleek...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/03/13

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Bixintxoetako fandango txapelketa biziki ongi iragan da

Urtarrilaren 19an igande arratsaldez, neguko eguraldi goxoarekin, kolegioko ikasleak elkartu dira Ziburuko pilota plazan den aterpe azpian, besta komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko. Hiru kategoriak antolatuak ziren: 12 urtez petikoak, 13-16 urte artekoak eta helduak.

Ikasleendako desafioa gainditzeaz gain, batzuk sariztatuak izan dira!

Lehen kategorian:

1. saria: Hegoa Biscay Aguerre - Ellane Le Corff Echeverria.

2. saria: Amaiur Aldana Larrassa - Ilargi Garay Tonnerre.

3. saria: Texa Biscay Aguerre - Milia Kaushik Etcheverria.

Epaimahaiaren sari berezia: Etxahun Violet Cristobal - Ihintza Navassartian Mintegui.

Bigarren kategorian:

1. saria: Maddi Larrondo Aprendisteguy - Eztitxu Lecuona.

Zorionak gure ikasle guziei eta kolegioko ikasle ohiei ere bai!

Milesker Begiraleak txarangari...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025/03/13

Emanaldi musikatua - Kontzertua - Sentsibilizazio hamabostaldia

Foisis taldea
Foisis%20taldea

Emanaldi musikatua

Martxoaren 15ean (19:00), "Manttalingo alaba" poema liburuan oinarritutako emanaldi musikatua ikusteko parada izanen da Baltsanen. Euskaraz izanen da eta tokiak 10 euro kostako du. Xehetasunentzat: 06-33-30-27-85.

Kontzertuak

Martxoaren 16an (16:00), Xabaltx eta Foisis taldeek kontzertua eskainiko dute Zokoako kiroldegian. Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde, sartzeak 12 eta 15 euroren artean kostako du.

Sentsibilizazio hamabostaldia

Martxoaren 15etik 30era, Hendaia, Ziburu, Urruña eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeek euskararen aldeko sentsibilizazio hamabostaldia antolatzen dute. Mintzaldiak, tailerrak, formakuntzak eta ikusgarriak antolatuko dira, buraso profesional eta publiko zabalari idekiak. Huna Ziburuko hitzorduak:

- Martxoaren 15a (10:00): burasoendako euskara deskubrimendu tailerra Plazararekin, Marinela...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2025/03/13

Arno feria - Garraio solidarioa - Loto - Libertimendua

Arno%20feria%20-%20Garraio%20solidarioa%20-%20Loto%20-%20Libertimendua

Arno feria

Bazen mugimendu iragan asteburuan "Les vins de Vincent" deitu sotoaren inguruan. Alabainan bere hamabost urteak ospatzeko gertakari berezi bat apailatua zuen Vincent Damestoy soto zain famatuak. Duela zonbait hilabete, Hazparneko gunea ideki du, enpresaren bulego, puska bilgune eta saltegi gisa erabiltzen duena. Bi egunez, Frantzian barna ezagutzen dituen sotoak eman ditu ohoretan eta jendea gustura egon da arnoa jastatzen.

Erran behar da Hazparnen badela beste soto bat, lehenago plantatua. Hunek bere tokia hiri barnean du eta saltze arruntaz gain, larunbatetan merkatuaren karietara ostrak jan daitezke, arno on batzuekin bistan dena.

Hainbeste eskaintzarekin Hazparnen ez daiteke arno txarrik edan!

Garraio solidarioa

Elkarte batzuek eskaintzen diote laguntza hori bakarrik ibil ez daitekeenari. Beskoitzen kokatzen da gure eskualdean lan egiten duen elkartea. Hazparneko herriak ere badu bestalde gisa...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025/03/13

Odol ematea - Euskararen aldeko hamabostaldia - Euskararen hilabetea

Euskararen aldeko hamabostaldian parte hartzen duten eragileak
Euskararen%20aldeko%20hamabostaldian%20parte%20hartzen%20duten%20eragileak

Odol ematea

Odola emateko bi data proposatuak dira: martxoaren 13a (8:00-11:30) edo 14a (15:00-19:00), Ondarraitz klubaren egoitzan. Hitzordua hartzeko: dondesang.efs.sante.fr.

Euskararen aldeko hamabostaldia

Martxoaren 15etik 30era, Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune eta Hendaiako Herriko Etxeek, Plazara kolektiboarekin partaidetzan, familiei zuzendu sentsibilizazio hamabostaldia antolatzen dute, Elkargoaren sustenguarekin. Urririk da eta denei idekia. Karia horretara, lau herriek bederatzi hitzordu proposatzen dituzte: hitzaldiak, deskubrimendu tailerrak, irakurketak, topaketak, kontzertuak, animazio ludikoak,... Hendaian, bi ekintza programatzen dira martxoaren 28an ostiralarekin, eta martxoaren 29an larunbatarekin:

- Martxoaren 28an: Gaztelu Aretoan Paula Kasares "Zuek duzue giltza. Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak" euskarazko hitzaldia izanen da frantsesezko itzulpenarekin...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025/03/13

2025eko ihauteriak alai eta umoretsuak - Erle Beltzaren eguna - Itsas'Rock - Erakusketa - Ganer hutsa

Iragan ihauteri alai eta umoretsuak
Iragan%20ihauteri%20alai%20eta%20umoretsuak

2025eko ihauteriak alai eta umoretsuak

Hiru asteburuz gazte eta lorios ibili ondoan auzoz auzo eta etxez etxe, Atharriko zelaian bururatu dira 2025eko ihauteriak. Ataitzeko dantzariek, ttipi eta handiek, eskaini dute erakustaldi bikaina, hameka musikari bazituztela ondoan haize hotzaren uxatzeko, beren tresnei ufaka eta tiraka.

San Pantzarren auziak antzerki agerraldi zalapartatsua eskaini du, dena zirto eta dena zartzail, herrian ala auzo herrian urte luzean gertatu zenaz.

Ataitze taldekideek Gaztetxe barnean agertu dute Espainia erditan egin berri zuten bidaiaren oihartzuna, flamenko dantza dotorea!

Erle Beltzaren eguna

Erle Beltza elkarteak antolatzen du Erle Beltzaren eguna Atharrin igande huntan, martxoaren 16an (10:00-17:00).

Animazio frango izanen da egun osoan: ekoizleen merkatua, mintzaldiak, jatekoa, erakusketak, erlezaintzako tresnak salgai, tailerrak, musika, espezia bixkotx...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025/03/13

Sentsibilizazio hamabostaldia - Tanka gelako hitzorduak

Nicolas Baldeyrou
Nicolas%20Baldeyrou

Sentsibilizazio hamabostaldia

Bi astez, Ziburu, Hendaia, Urruña eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeek euskararen aldeko sentsibilizazioa antolatzen dute. Donibane Lohizunen 2 hitzordu iragatekoak dira, biak martxoaren 19an: (14:30) seme-alabak euskaraz irakurtzen laguntzeko tailerra mediatekan eta "Zertarako balio du euskaraz mintzatzeak" Michel Feltin-Palasen mintzaldia portuko erretegian (18:00).

Tanka gelako hitzorduak

Martxoaren 15ean (20:00), Mendelssohn konpositorearen "Ecossaise" hirugarren sinfoniak, publikoari musika hunen idazkera argitsu eta finaren barnean murgiltzeko aukera emanen dio. Nicolas Baldeyrou klarinetista frantsesak berriz landurik, bertsio honek operako aire ospetsuak partizio tekniko batekin uztartzen ditu. Benjamin Levyren zuzendaritzapean, orkestrak konpositore handiak omentzen ditu. Ipar Euskal Herriko Orkestrak proposatzen du. Tokiak 10,99 eta 20,99 euroren artean kostako du. Xehetasunentzat...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2025/03/13

Kantu bazkaria Inharrian - Jondoni Jakobe nola eta zertako? - "Et Cyrano chantait" antzerkia - Mediatekan hitzordua - Otsaileko sortze eta heriotzeak - Mutxikoak - Errugbian

Kantu%20bazkaria%20Inharrian%20-%20Jondoni%20Jakobe%20nola%20eta%20zertako?%20-%20Et%20Cyrano%20chantait%20antzerkia%20-%20Mediatekan%20hitzordua%20-%20Otsaileko%20sortze%20eta%20heriotzeak%20-%20Mutxikoak%20-%20Errugbian

Kantu bazkaria Inharrian

Zaldubi Ikastolak urtero antolatzen duen bazkari kantatua iraganen da martxoaren 22an (12:00) Inharria baserrian. Ekitaldiak biltzen ditu Iparraldeko 3 herrialdeak, hortarako deitzen da "Hiruka'ntuz", aurten Integrazio Batzordea egituraren alde egina da. Bazkari bikaina, erreserbatzea beharrezkoa da martxoaren 15erako, SMSbidez: 06-09-80-90-39.

Jondoni Jakobe nola eta zertako?

Martxoaren 20an (19:00), Inharria baserrian hitzaldia proposatzen dauku Bertrand Saint-Macary mediku erretiratuak, hau baitago Jondoni Jakobe bidearen lagunak elkartearen arduraduna departamenduan. Beilariek bide hori egitera bultzatzen dituzten arrazoiak konplexuak dira. Dokumentu zahar eta modernoen ikus-entzunezko aurkezpen batean oinarrituz, hizlaria ibiltarien iraganeko eta gaurko motibazioak ulertzen entseatzen da. Urririk eskainia da, ikusmina sor lezake, jakinez anitzek bide hori egina dutela, hala ere erreserba...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2025/03/13

Kontzertua - Ama laguntzaileen foroa

Aizkoa gizon korua
Aizkoa%20gizon%20korua

Kontzertua

Martxoaren 14an (20:30), Aizkoa gizon koruak kontzertua eskainiko du elizan. Sartzearen prezioari dagokionez, bakoitzak nahi duena ematen ahalko du.

Ama laguntzaileen foroa

Haurzaina elkarteak ama-laguntzaileen foroa antolatzen du martxoaren 15ean (9:00-13:00), Ourouspoure gelan. Lanbideaz gehiago ikasteko eta galderak pausatzeko parada izanen da besteak beste. Harremanak: 07-85-41-96-40.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2025/03/13

Euskararen aldeko hamabostaldia - Daniela Albizu plaza - Laborari urruñarrak sariztatuta - Herriko ontasunen salmenta - Lotoa - Otsoa - Mendi ibilaldia - Pilota

Euskararen Hamabostaldia aurkezten (Arg: Plazara)
Euskararen%20Hamabostaldia%20aurkezten%20(Arg:%20Plazara)

Euskararen aldeko hamabostaldia

Euskara bultzatzeko Hendaia, Urruña, Ziburu eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeek bat egin dute eta horren kari, sentsibilizazio hamabostaldia antolatu dute lau herrien artean, martxoaren 15etik 30era izanen dena. Askotariko hitzaldiak, tailerrak, formakuntzak eta ikuskizunak eginen dituzte eta bide honetatik, elkarrekin, urrunago joateko asmoa agertu dute. Martxoaren 20an ostegunarekin, Kike Amonarrizen hitzaldia izanen da Herriko Etxeko ganbera nagusian (18:00). Hitzaldi honetan haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten landuko da eta inguratzen dituzten pertsonen garrantziaz ere mintzatuko dira. Azkenik, euskara gehiago erabiltzeko ideiak partekatuko dira. Martxoaren 23an igandearekin, (11:00) Gurashow izeneko saioa izanen da Herriko Etxeko ganbera nagusian.

Daniela Albizu plaza

Hilaren 8an larunbatarekin, eta arratseko 18:00tan, Daniela Albizu plaza izenaz bataiatu zuten orain arte...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2025/03/13

San Mixel auzoko berri - Parropiako berri - Mintzaldi - Ihiziko zakurren lehiaketa - Eskuz Eskuren ateraldia - Hartzaroren azken eguna

San Mixel auzoko berri

San Mixel auzo batzordeak egin azken biltzarraren ondotik erantzun batzu etorri dira heien galdeeri Herriko Etxetik. Lehenbizi batean San Mixel karrikan eta Dorreko maldan autoen kontagailu bat tokian emana izanen da, egiazki ezagutzeko toki hortako mugimendua. Bestalde entsegu bat egina izanen da, San Mixel karrika beheretik gorakoan zentzu bakarrera ezarria izanen baita hiru hilabeterentzat. Herzaintzako langileek laster emanen dituzte tokian hortarako diren hornidura bereziak.

Parropiako berri

Lehenik larunbat huntan 19:00tan Maurice Harriet eskolako burasoek antolatzen dute kantaldi bat Haltsuko elizan eskolaren faboretan. Kantariak: Haurrok, Kriolinak hirukotea eta Berçaitz anaiak. Igande huntan lehen jaun hartzea preparatzen ari diren haurren, burasoen eta familien meza emana izanen da 10:30etan Jondoni Bixintxo elizan. Igande huntan ere Jatsuko haurren etxeak bixkotx salmenta eginen du Jatsuko...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025/03/13

Ekitaldia - Irulegiko Irratia

Ekitaldia

Aurten ere "Natura garbia laket dut" egunaren karietarat, tokiko ACVB ihiziko elkarteak ekitaldi hortan parte hartuko du.Hortarat gomitatzen ditu tokiko elkarte desberdin guziak, bai eta mendia baliatzen dutenak, heieri juntatzerat. Alabainan ororen axola izan behar du. Erremorka ttipiak ongi etorriak litaizke hondarkinen heltzeko bilgunetarat. Hitzordua finkatua da martxoaren 15ean, Aldudeko plazan (8:30).

Irulegiko Irratia

Irulegiko Irratiaren aldeko kanpaina abiatua da. Zuen emaitza uzten ahal duzue Alfaro ostatuan edo Maite Garatearen botigan. Irratia denen laguntzaren beharretan da.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2025/03/13

Mus txapelketa xuxentze - 36.mus lehiaketaren arrakasta - Irulegiko irratia - Eguzkilore haurtzain etxea

A mailan, ezkerretik eskuinera, Anaiz Duperret burasoen elkarteko arduraduna, Elissalde-Munier txapeldunak, Bidegain-Bonnet txapeldunordeak (ARG: Eskola libroa)
A%20mailan_%20ezkerretik%20eskuinera_%20Anaiz%20Duperret%20burasoen%20elkarteko%20arduraduna_%20Elissalde-Munier%20txapeldunak_%20Bidegain-Bonnet%20txapeldunordeak%20(ARG:%20Eskola%20libroa)

Mus txapelketa xuxentze (Herria 3776)

Iragan astean idatzirik Union Basque batasunak antolatu Frantziako mus txapelketaren azken haitadak Gozategia ostatuan iraganen zirela, geroztik aldaketa bat izan da: herritarren arteko txapelketa ez da Gozategian bururatuko, baina bai Denen Etxeko gelan, martxoaren 15ean larunbatarekin, bai mus partidak (18:30) eta bai afaria (21:00). Afaria Goiti Aire (3.adinekoak) elkarteak du prestatuko. Afaria deneri idekia izanez, izenak Jaki Biscay-ri (05-59-29-43-63) emaitea galdatua da, lehenbailehen.

36. mus lehiaketaren arrakasta

Aiherrako eskola giristinoak antolatu mus lehiaketak betiko arrakasta dauka, aurtengo edizioak 100 bat pare bildu baititu. Hau joan den igandean iragan zen, Denen Etxeko gelan. Erran behar da lehiaketa hau ongi antolatua eta urte guziz handizki sariztatua dela, eta muslariak urrunetik heldu direla. Arratsalde osoan, bazen matahami, talo eta edari, eta arratsean...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2025/03/13

Hitzordu arrakastatsuak - Eiherak - Kantaldi elizan

Adrien Antchagno, Xan Cedarry, Elorri Ousset eta Mattin Brust
Adrien%20Antchagno_%20Xan%20Cedarry_%20Elorri%20Ousset%20eta%20Mattin%20Brust

Hitzordu arrakastatsuak

Proposatuak izan zaizkigun azken bi hitzorduak arrakasta handikoak izan dira. Mikel Erramuzperen "Nun habila Perkain?" filmak jendalde ederra bildu du, jendea gisa hortako dokumentalez gose dela erakutsiz. Eta joan den larunbateko kantaldiaz zer erran? Eliza tanpez bete da, behera eta galeriak. Eta kantariek xoratu gaituzte. Lehenik lau gaztek, Mattin Brust, Xan Cedarry, Elorri Ousset eta Adrien Antchagnok, molde pollitenean eman dauzkigute zortzi kantu, xaharrak denak, a kapela, txaloaldi ederra bilduz. Ondotik Xiberotarrak taldeak, lau emazte eta lau gizon, gitarraz eta perkusioz lagundurik, igurikatzen ginuen talentua erakutsi daukute. Bai, gisa hortako ekitaldiak, publikoak baikorki ihardesten duelarik, bihotz altxagarri dira. Agian bi aste barne beharrak ditugun bi hitzorduak ere (mintzaldi eta kantaldi) arrakastaren ildo beretik joanen zaizkigu.

Eiherak

Ostiral huntan...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025/03/13

Sortze - Feria

Migak prestu prestuan egonik
Migak%20prestu%20prestuan%20egonik

Sortze

Mila lorietan dago Durcudoy familia, semearen ondotik alabari ongietorria eginik, goresmenak aitameri eta bizi zoriontsu luzea Milaya ttipiari.

Feria

Primaderako feria deitzen ginuen feria hau, hastapenean xutik ezarri zelarik 1962ko martxoaren 20an egin zuen lehen ateraldia, egun baten gainean.

Geroxeago, emeki emeki bi egunetara luzatu zen, lehen egunean zaldiak, bigarren egunean behiak, ezarri ere zen behi gorrien Euskal Herriko lehiaketa luzaz atxiki duena.

Ikustearekin mendearen kanbiamena, sortu zen elkarte bat "Kabalak", zeinek ezarri duen maiatzaren 20ko hurbilena dauden ibiakoitz-igandetan. Aurten martxoaren 15 eta 16an iraganen dira, behien egunean, zaldi ala behi bai eta feriaren inguruan dauden ikusgarriak, tresneria, auto, mahain eta abar, igandean miga lehiaketa handia, 120ez goiti bada jin beharrik, aurten Euskaditik xerto berezi bat behar izanez, ez dira gutartean izanen. Zer erran...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025/03/13

Eskubaloia - Musa

Eskubaloia

Heldu den aste hondarreko partidak

Nesketan, nazional 3 mailan Kanbo/Irisarri ariko da igandean Saint Loubes-en (14:00).

Bigarren taldeak Irisarrin errezibituko du Denguin larunbatean 9 orenetan.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak ariko dira Floirac-en larunbatean (18:30).

Gizonetan, pre-nazional mailan, bigarren taldea ariko da Asson-en larunbatean 9 orenetan.

Musa

Frantziako xapelgoaren kondu, hiru talde atera dira Irisarriko Ttanttotegiatik, kantonamenduko finalerdirat joaiteko. Horiek dira: Jean Mollon/Ramuntxo Vignau-Tuquet, Xalbat Goyty/Damien Sallato, Béatrice eta Patrick Legarto. Kantonamenduko finalerdiak jokatuko dituzte Heletan, martxoaren 30ean, Tote Larre ostatuan. Suerte on deneri!

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lasa (NB) | 2025/03/13

Kantu bazkaria

Kantu%20bazkaria

Martxoaren 22an ibiakoitz eguerdiz, Garazi-Baigorriko kantari talde batek kantu bazkaria muntatzen du Etxoinean. Animazioa Guy Saldubehere eta Jean Louis Bergararen esku izanen da. Menuak aperitifarekin 40 euro kostako du. Izenak martxoaren 15a baino lehenago eman behar dira 05-59-37-01-57 zenbakira deituz. Ongi etorri deneri!

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025/03/13

Ganer hustea - Gaitistan

Gaitistan taldea
Gaitistan%20taldea

Ganer hustea

Plaza Xokon iraganen da martxoaren 16an, igandearekin (8:00-18:00). Tokian berean jateko eta edateko aurkituko dira. Xehetasunentzat deitu zenbaki huntara: 07-61-31-39-78.

Gaitistan

Gaita, tronpeta, tronboi, saxofoi, klarinete, tuba,... "Gaitistan" taldeak nagusiki kobre soinu tresnaz osatua zen kontzertua eskaini du Bixentainean joan den igande eguerditan, entzuleak loriatuz. Emanaldia grabatua eta filmatua zen, helburu berezi batekin: bideo materiala ukaitea musikaldien antolatzaileeri aurkezteko eta ere proposatzen dutenaren promozioa egiteko sare sozialetan.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025/03/13

Ihauteriak eskolan - Garizuma

Iragan ihauteriak
Iragan%20ihauteriak

Ihauteriak eskolan

Otsailaren 21ean ostiralez, Urepele eta Bankako eskoletako haurrek pozez ihauteriak ospatu zituzten.Bankan desfilatu zuten. Pasatzean, Baleako Haziak haurtzaindegiko haurrak eta langileak berekin entrenatu zituzten! Denak mozorroturik joan ziren "Ihintzako" haur eta langileenganat.

Kantua, dantza, musika eta giro ona denak elgarretaratuak ziren partekatze momentu pollit hortan.

Gero gauza serioetara pasatu ziren... Zanpantzar ere beren artean zen! Aldi bat gehiago bizkarra zabal-zabal egin zitzaion. Etxeko lan gehiegi... euri gehiegi... bakantza ez aski... jostagailu hautsiak... Gaixo Zanpantzar! Eskerrak gure bi musikari leialeri, Beñat eta Koxe Mari, beren umore onarentzat eta txalo handi bat gure erakasle eta haurreri jantzi eder hauek eginik.

Garizuma

Garizuman sartuak izanez, karia hortarat Artzain Ona parropian gogoeta eta otoitz momentua proposatua da. Hitzordua finkatua da Urepeleko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016