Herriz Herri - Senpere (L) | 2025eko Martxoaren 13a

Kantu bazkaria Inharrian - Jondoni Jakobe nola eta zertako? - "Et Cyrano chantait" antzerkia - Mediatekan hitzordua - Otsaileko sortze eta heriotzeak - Mutxikoak - Errugbian

Kantu%20bazkaria%20Inharrian%20-%20Jondoni%20Jakobe%20nola%20eta%20zertako?%20-%20Et%20Cyrano%20chantait%20antzerkia%20-%20Mediatekan%20hitzordua%20-%20Otsaileko%20sortze%20eta%20heriotzeak%20-%20Mutxikoak%20-%20Errugbian

Kantu bazkaria Inharrian

Zaldubi Ikastolak urtero antolatzen duen bazkari kantatua iraganen da martxoaren 22an (12:00) Inharria baserrian. Ekitaldiak biltzen ditu Iparraldeko 3 herrialdeak, hortarako deitzen da "Hiruka'ntuz", aurten Integrazio Batzordea egituraren alde egina da. Bazkari bikaina, erreserbatzea beharrezkoa da martxoaren 15erako, SMSbidez: 06-09-80-90-39.

Jondoni Jakobe nola eta zertako?

Martxoaren 20an (19:00), Inharria baserrian hitzaldia proposatzen dauku Bertrand Saint-Macary mediku erretiratuak, hau baitago Jondoni Jakobe bidearen lagunak elkartearen arduraduna departamenduan. Beilariek bide hori egitera bultzatzen dituzten arrazoiak konplexuak dira. Dokumentu zahar eta modernoen ikus-entzunezko aurkezpen batean oinarrituz, hizlaria ibiltarien iraganeko eta gaurko motibazioak ulertzen entseatzen da. Urririk eskainia da, ikusmina sor lezake, jakinez anitzek bide hori egina dutela, hala ere erreserba egitea gomendatua da www.cultureetpatrimoinesenpere.fr antolatzailearen webgunean.

"Et Cyrano chantait" antzerkia

Martxoaren 14an, ostiral arratsean (20:30), "Et Cyrano chantait" komedia musikala, umorez betea, maitasunaren eta ezpata borroken artean ongi musikatua dena ikusten ahalko da Larreko antzokian. Cyranoren sudurra, bere gogo, noble eta harro bezain lodi, handi eta itsusia da. Iraupena: oren bat eta laurden, 10 urtez goitiko publikoarentzat, prezioa osoa: 18€, murriztua: 13€. Erreserba Ipar Euskal Herriko turismo bulegoetan.

Mediatekan hitzordua ostegun huntan

Martxoaren 13an (17:50), hitzordu berri bat mediatekan Geneviève kontalariarekin. 4 hilabetetik 4 urterako haurrak beren familiekin gomit dira udaberriari buruzko istorio berri batzu entzutera, frantsesez. Parada zinez polita, huna zer dion Geneviève kontalariak"Nire zuhaitzaren ondoan zatozte entzutera istorio txikiren hatsa, kantatzera ene baratzeko loreen inguruan, oihalezko sorkuntza batzuk deskubritzera eta eskukatzera". 45 minutuz gozatu, krakada eskainia ondotik.

Otsaileko sortze eta heriotzeak

Horra zer seinalatua izan zaukun Herriko Etxetik.

Sortzeak: Lasaga Goyetche Lutxo eta Alzuaga Arribillaga Haizea, biak egun berean sortuak, otsailaren 3an.

Heriotzeak: Artola Thérèse sortzez Miquelajauregui 79 urte, Soudre Bertrand 53 urte, Coulle Michèle sortzez Barrois 78 urte, Berges-Cazalou Marie Claire 75 urte eta Guyot Franck 72 urterekin. Hauste egunarekin bi senpertarren ehorzketak iragan dira jendetzaren artean. Senpereko elizan, Etienne Jorajuria eritasunak eramanik 77 urtetan, Zuraidekoan aldiz Jérôme Bessonart, supituki hilik 75 urtetan. Lehena zur lanetan aritu delarik bertzea lurra eta aziendekin arizan da Zuraide/Erregenborda baserrian, biek balore bertsuak zituzten, zuhurtziaz beterikoak, bihotz handikoak eta zerbitzari maitagarriak. Etiennekgehiago diskrezioa nabaritzen bazuen Jérômekaldiz jendekilako jitea, arteka txiste batzu erabiliz. Heriotze hauek pena handietan uzten dituen familia eta adixkideei dolumin bizienak.

Mutxikoak igandean

Hilabeteroko mutxikoak Ithourria plazan iraganen dira martxoaren 16an (11:00-12:30).

Errugbian

Gure ekipoak bigarren hatsaldia kausitu du, irabaziz Monein herrian 35/26, halere azken postuetatik hurbil dago, zortzigarrenean. Berpizte ttipi hori ez dadila hortan egon, ez amore eman geroari buruz!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3777. zbk

Gure Hitza | 2025/03/13

Emetasuna zauriturik

Ainhoa Etchenique

Martxoaren 8a, Emazteen Nazioarteko Eskubideen Eguna, gehienetan emazteen besta bezala kontsideratua bada ere, emazte batzuk jasaiten duten egoera dorpeaz hitz egiteko eguna da. Gai hunen inguruan jarrera batzuek mintzen naute.

Sortu naizenetik, nire emetasunak min egiten dit. Nehork ez ninduen abisatu hain zaila eta mingarria zela emazte izatea.

Emazte sortzen girelarik, eskolara sartu bezain laster borrokatu behar gira. Jolasgaraian adibidez, ikastolan mutiko eta neskak, zahar eta gazteagoak lehiatzen dira korrikan. Neska batek mutiko bati irabazten dionean, mutikoari gehienetan ohar berdina egina zaio, trufatuz: "neska batek irabazi zaitu".

Neskak futbolean aritzen direnean berriz, ongi moldatzen direnean "azkarra zira neska batentzat" erraten zaie.

Handitzean, gauza pisu bat altxa behar denean, beti "utz ezazu, pisuegia da zuretzat" erraten da....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016