Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Uztaritze

Hauteskundeetan aurkezten den ''Ustaritz Avenir'' zerrendak, Dominique Lesbats auzapez ohia buru, biltzar publikoak segitzen ditu. Gaur arte ez zen bera kontseiluan, bere aldeko bi ordezkari ziren oposizioan. Egitaraua osatua du. Hirigintzan dio makur handiak direla eginak gaurko gehiengoarenganik. Lehen lana, xuxendu behar direla dio. Herriko Etxea Lapurdi zentroan finkatzea helburuetan du, Gaztelondoa utziz elkarte batzuen egoitza bezala. Gaztelua (Herriko Etxe zaharra), obrak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Uztaritze

''Elgarrekin Uztaritzerentzat'' ezkerreko alderdiak hasi ditu bere biltzar publikoak joan den astean, Etxehasia gelan. Bruno Cendrès, ofizioz trein-gidari dena da taldeburua. Orain arte oposizioan hautetsi bakarra zen bere alderdikoa. Hauteskundeetan berriz abiatzen da taldea osaturik. Bere egitaraua agertzean ''demokrazia parte hartzailea'' deitzen duela, azpimarratu du zer garrantzia ekartzen duen erabakietan, herritarren inplikazioa bereziki auzo batzordeetan lan eginez....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 27a

Uztaritze

Heriotze - Hamar egun barne heriotze lerro bat ukan dugu Uztaritzen: Patrick Elis, Désiré Indart (74 urte) eta Mayi Sistiague (87 urte) hiruak Arruntzan; Arnaud Sarriquet (42 urte) eta Beñat Sarriquet (Arnaud-ren oseba 73 urte) Heraitzen; Marie Yvonne Sarratia (95 urte) Andaulan; Anne Marie Glère serora komentuan eta azkenik Jean Germain (69 urte) Arruntzan. Sarraski ederra bainan biziaren itzulia. Doluminak familia guzieri. Kontseiluko biltzarra - Otsailaren 17an,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Uztaritze

Ur Begiren biltzar nagusia Urtarrilaren 17an iragan zen Lapurdi gelan, auzapeza, hautetsi batzuk eta 110 bat kide hor zirela. Hasieratik Alain Laborde lehendakariak txosten morala aipatu du eta ber denboran erran eskua pasatuko zuela lehendakaritzan. Iragan urteko ekitaldiak (oso desberdinak dituela elkarteak) aipatuak izan dira bakotxa bere arduradunarenganik: Hegoaldean bisitak (Annie Ambroise), antzerkia (Xan Errotabehere), mintzaldi-konferentziak (Aguxtin Errotabehere),...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Prentsaurreko

Iragan astean laburki aipatzen hasi bezala Bruno Carrère auzapezak heldu diren hauteskundetarako ''Uztaritze Bai'' zerrenda berria aurkeztu du Lapurdi gelan. Talde osoan 29 hautagai dira gehi bi ordezko oraiko legeak baimentzen duen bezala. Bukatzen ari diren 6 urteren bilana agertu du bereziki hirigintza basa baten menperatzea eta mugatzea. Dirudienez lehengo auzapezaren proiektutik 600 etxebizitzaren eraikuntzak ezeztatuak izan dira, hala nola: Musugorrikobordan,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Uztaritze

Biltzar nagusia ''Eskuz-Esku'' helduen elkarteak bere biltzar nagusia egin du joan den ortzegunean Lapurdi gelan, 150 bat kiderekin. Iragan urtetik hunat zenduak direnen izenak eman ondoan, diru kontu orekatuak agertu dituzte eta idazkariak aipatu iragan urteko harat-hunatak, azpimarratuz Donostian, Bardenas-etan eta 'Asturias'-etan egin bidaiak gustatu zaiotenak deneri. Aurtengo egitasmoetan ere egitarau pollita muntatua dute honelatsu agertzen dena: otsailaren 29an bazkari bat...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016