Abisuak | 2020eko Maiatzaren 14a

LURRA ERLERIK GABE?

Pestizidak eta gero, nola ez aipa erleak? Berak baititugu polinizazio egileak Eta horrekin guretzat bizi segurtatzaileak. Gehienbat pestiziden ondorioz dira hiltzen Ehunetik laurogoita hamar galdutzat kondatzen Dituzte-ta… hala bada, horrek gaitu bai kezkatzen! Lur planeta ederrean, naturak sortu bizian Parabisu baten gaia izanik esku artean Zer bilatzen du gizonak bazter oro suntsitzean? G.L. 2020-02-12

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 14a

Askatasun Gosez saskia

2016an sortu zen Askatasun Gosez ekimena, erbeste eta kartzelatik itzultzen diren euskal preso politikoen sustengatzeko. Hainbeste urteren buruan, herrirat itzultzea ez baita nahikoa libre izaiteko. Osasuna, etxebizitza, diru iturriak, lana, bete-behar administratibo eta juridikoak, eta bistan dena harreman-sarea, berriz eraiki behar dituzte. Urrats hauen bideratzeko beharrezkoak diren baliabideak biltzea du xede. Hortarako proposatua da saski baten erostea, 7 herrialdeetako 14 moz...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 14a

Epelondoren xokoa NARKOS MEXIKO

Konfinamenduak iraun duen zazpi asteetan, gutariko askok Netflix jarri dugu pantailetan, eta Mexikon bildu telefilmeak irentsi ditugu, bata bestearen ildotik: Chihuahua edo Michoacaneko kartelak, tiro eta erailketa odoltsuak, droga trafikoaren bide ziurrak Kolonbia eta Florida artean eta maitasun zitaleko harremanak, mugaren alde bietatiko trafikoez gain. El Chapo Guzman, El Dragon edo Monarca sailen isuriak hor daude, ez dezagun sekula ahantz neoliberalek kudeatzen duten mundua aski nark...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 14a

Pandemia kaltegarriena kapitalismoa da!

Elkarlaguntzan oinarritu jendartea eraiki dezagun. Koronabirusa oztopatzeko kanpainek argi erakutsi dute nork zer defendatzen duen. Beldur eta infantilizazio politikek autoritarismoa sendotzea dute helburu, erlijio ekonomiko kapitalista oroz gainetik salbatzeko. Beste aldean, langileen engaiamenduek eta herritarren elkartasun iniziatibek bizitza erdialdean jartzen dute interes berekoien gainetik. Konfinamendu egoerak denei eman digu zer pentsatu. Biharamunak bestelako eszenatokia ...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 14a

Agur Dominique Duhalde

Berri ilun bat jin zaigu. Lekuineko Dominique Duhalde joan zauku 80 urtetan. Baionan ospitaletaratua zen eta burumuineko lesio batek eraman du. CFDT sindikatuaren sortzailetan izan zen eta anitz urtez Lur Berriko borroketan parte hartu zuen, eragile nagusi bezala agertuz. Dominique enpresa komiteko eta sindikatuko kide egon da eta langile anitz babestu ditu. Bere tratulari lanean, beti axola bazuen laborari ttipien interesen zaintzeko eta laborantza alternatibo baten alde anitz ...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 14a

COVID-19 lantegieri laguntza

Estatuak eta Eskualdeek, frantses estatu guzian, laguntza berezi bat plantan jarri dute, izurritearengatik diru galtzeak lantegi eta elkarte batzuk jasan dituztelakoz. Laguntza hori eskuratzen ahal dute, 10 langile baino gutiago duten enpresek eta urteko negozioa milioi bat euro baino gutiago dutenek. Horrez gain hetsiak behartuak izan diren saltegi, elkarte... edo(ta) lanbide liberalak dute laguntza hori eskuratzen ahalko. Behar dute aurtengo finantza aldetik, martxoa eta apiril...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016