Abisuak | 2020eko Ekainaren 25a

Hazparne eskualdea

Laguntza Etxeak, adinetako pertsonetaz arduratzen den elkarteak, uztailetik harat bilatzen ditu etxeetan ibiltzeko laguntzaileak, denbora osoz edo erdiz. Hazparne, Aiherra, Bastida, Ahurti, Beskoitze, Lekorne, Makea, eta Heleta herrietan lan egiteko. Lan egunak: astelehenetik ostiral arte, larunbatetan 2 astetarik eta igandetan hilabetean behin. Interesatua denak mail bat igorri behar du helbide huntarat: laguntzaetxerat. acceuil@orange.fr, xehetasunentzat deitzen ahal du: 05.59.29.45.80

Abisuak | 2020eko Ekainaren 18a

Baionan, abertzalerik ez

Bildu dira Baionan, Abertzale/Berde/Elkarkide (ABE) taldeko 132 kide, elgarrekin ikusteko zer egin herriko bozen bigarren itzulian. Eztabaida gogorrak izanak ziren orain arte, bereziki Enbata astekarian, batzu Etxetorekin bat egitearen alde, besteak ez. Aldekoek zioten sei urtez muturrerat bota diotela Etcheto auzapez ez izaitea, abertzaleen falta dela: duela 6 urte, bigarren itzulian abertzaleak beren-ber joan ziren, soziliastekin bat egiteko partez: hauek galdu zuten 25 bozen faltan. Oraik...

Abisuak | 2020eko Ekainaren 18a

Bil ta Garbi sindikatuaren abisua

Oihalezko jantziak eta zapetak ezartzen diren edukiontziak mementoan ez dira bilduak, hortakoz galdegina da bakoitzak beren etxeetan atxik ditzan. Birziklatzeko eta berriz baliostatzeko guneak mementoan zailtasunak ditu, erreserbak beteak izanez. Hau dela eta, ez dira edukiontzien ondoan utzi behar, ez eta hondarkinetara eraman. Aholkatua da, karitatezko elkarte bati emaitea edo mementoan xoko batean atxikitzea.

Abisuak | 2020eko Ekainaren 18a

UEUren BAIONAKO udako ikastaroak

Urtero Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) ikastaroak antolatzen ditu, aurten aldaketak egin dituzte, uztailean iragan beharrez, irailera pusatu baitituzte. Hau dela eta, UEUk Baionan hiru ikastaro antolatuko ditu irailaren 4an. Orotara 10 euroko prezio sinbolikoa izanen da. Jadanik izen emaitea zabalik da www. ueu.eus helbidean. Aurkezpenean Kepa Sarasolak, UEUko zuzendariak, eta Irati Iciarek, UEUko udako ikastaroetako arduradunak, parte hartu dute. Kepa Sarasolak hitza hartu du azalduz gaur...

Abisuak | 2020eko Ekainaren 11a

“Dantzautobusa” ikuskizuna

“Jour de Fête” Euskal Herrian sortua den konpainia bat da. Artistak biltzen ditu (antzezleak, taula zuzendaria, musikalariak...) espazio publikoan sortutako artistiko proiektuen alde (karrikak, parkeak, mendiak). Emaiten dituen ikuskizunaz eta formakuntzaz gain, konpainia hastapenetik engaiatzen da tokiko proiektu batzuetan biztanleekin lotura soziala, ekintza artistikoa eta espazio publikoa euskalhaziak@gmail.com guzientzat atxikitzeko. Jour de Fête konpainiak, berrikitan, "dantzautobusa"...

Abisuak | 2020eko Ekainaren 11a

“Lekukoak” jarraitzen du

Ipar Euskal Herriko bio sailan ari diren laborari ekoizleek, hetsialdi garaian abiatu zuten ekimena da. Pentsatu zuten beren ekoizpenak kontsumitzaileeri zuzenean ekartzea gune berezi batzuetan. Ikusiz arrakasta handia ukan dutela, erabaki dute berdin segitzea. Igorri daukute nun eta zein egunez ibiliko diren: - Astelehena: Donibane Garazin (11:30-12:30), Merkatu Estalian. - Osteguna: Angelun (9:00- 12:00) Quintaou gunean eta Baionan (11:00-12:00), Euskaldunen Plazan. - Ostiralea: ...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016