Egun eta bihar | 2017ko Uztailaren 27a
Gutien ustean, izaiten ahal dira gertakari harrigarri batzu. Bat-batean, denak heietaz mintzo... Horra nun beraz frantses armadako aitzindari handienak, Pierre De Villiers jeneralak, bere kargua utzi duen, untsalaz urte bat behar zuena oraino atxiki, eta hori, gauza den bezala erraiteko, Emmanuel Macron presidentarekin hizkatu ondoan...
Egun eta bihar | 2017ko Uztailaren 20a
Aspaldian, uztailaren 14-a handizki ospatzen da segur bainan aurten sekulan baino handizkiago orobat! Parisen bereziki. Aroa ere alde, gaitzeko iguzki ederra.
Egun eta bihar | 2017ko Uztailaren 13a
Zinez gobernuak joko ederra badauka bere esku! Aspaldian gobernu batek ukan duen ederrena! Nahiz duela bost urte sozialistak ere arrunt azkar ziren, gehiengo polita segurtatua, eta badakizue gero nola egin duten beti beheiti, kasik errekaren zolaraino...
Egun eta bihar | 2017ko Uztailaren 06a
Zernahi gertakari bada keinka huntan. Besteak beste politikaren mundu hortan gobernu berriaren eta legebiltzarraren lehen urratsekin. Bainan aipaldi gehiena ukan duena izan da batere dudarik gabe Simone Veil fama handiko emaztearen heriotzea.
Egun eta bihar | 2017ko Ekainaren 29a
Ortziak Gobernu berri bat badugu. Bigarrena jadanik Emmanuel Macron president jarriz geroz. Lehenak ez baitu bost aste baizik iraun. Gisa guziz, errana zuten zerbait aldaketa izanen zela deputatu-bozen ondotik. Zerbait aldaketa bainan gauza guti, hala zioten segurik...
Egun eta bihar | 2017ko Ekainaren 22a
Horra beraz deputatu-bozak ere iraganak... Bigarren bozaldi hortako bi pundu aipagarrienak hauk ditazke: alde batetik, jendearen parte hartzea aitzineko igandean baino xuhurragoa izan dela, untsa gogoetagarri baita.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016