Egun eta bihar | 2017ko Martxoaren 30a

Egun eta Bihar

Ortziak

Bainan noiz ikusi da hoinbeste saltsa? Martxoak usu ekartzen dituela gaitzeko zaparradak, artetan ortziak ere ba berdin, politikaren mundu hortan segurik kasik egun guziz bada holako zerbait! Joan den egunean Bruno Le Roux barne-minixtroa bortxatua izan da bere karguaren uzterat. Ez arras bortxatua diote batzuk, bere baitarik jalgi dela eta gobernutik. Ez arrunt bortxatua beharbada bainan ezinbestean hortaratua zernahi gisaz! Eta zendako? Bat-batean jakin baita...

Egun eta bihar | 2017ko Martxoaren 23a

Egun eta Bihar

Hameka!

Pariseko legezain nagusiek atera dituzte beren konduak: hameka dira beraz azkenean president-bozetan hautagai agertzen ahal direnak, hameka gutienez 500 aitatxi edo(eta) amatxi segurtatu dituztenak. Bi emazte eta bederatzi gizon. Emazteak, Marine Le Pen eskuinburukoa eta Nathalie Arthaud ezkermuturrekoa. Gizonetan, hiruk azken puntan ardietsi dute aski babesle ukaitea, horiek dira Jean Lassalle deputatu biarnesa À¢'€'" 708 babespen...

Egun eta bihar | 2017ko Martxoaren 16a

Egun eta Bihar

Lanetan!

Duela zonbait denbora sail huntan berean azpimarratzen ginuen presidente-bozeri buruz gauzak untsalaz hein bat argitu beharrak zirela otsailean, edo berantenaz martxoan, gisa guziz hilabeteño bat barne nunbait han ezkerraldekoen arteko bozkatzea iragan ondoan... Ondorioz, hiru hautagai izanen zirela denen aitzinean, Marine Le Pen eskuin burukoa, François Fillon eskuindarra eta Benoit Hamon sozialixta. Salbu hara, gauzak ez dira batere gisa...

Egun eta bihar | 2017ko Martxoaren 10a

Egun eta Bihar

Saltsa izigarria!

Egundaino ez ahal da holako saltsa nahasirik ikusi, bereziki eskuinalde hortan, president-bozak sei asteren buruko hor izanki-eta! Egun guziz badira uste-gabeko gertakari pisu batzu! Lerro hauk idatzi ditugu astelehenean bainan baditake irakurtuko dituzuenean, ortzegunean, gauzek oraino beste itxura bat hartua ukanen duten! Dena den, laborantzako saloinerat joaitekoa zen goizean François Fillon gobernuburu ohiak jakin du, bere abokatek e rranik, ikerketa...

Egun eta bihar | 2016ko Abenduaren 02a

Hunkigarriak

Asteburu guzian, ospakizun hunkigarriak izan dira hor gaindi. Alde batetik 14-ko gerla gogoan, bereziki gerla izugarri haren bururatzea, Jondoni Martin egunean gertatu zena, duela 98 urte. Ospakizunak ere jaz azaroaren 13-an izan ziren atentatu ikaragarrien oroitzapena harrotuz. Nolako masakrea izan zen Pariseko Bataclan antzokian bai eta haratxagoko karrika batean, jatetxe batzuen aitzinean...

Atentatu bat ere Saint-Denis hirian, Stade de France kiroldegi famatuko atean... Orotarat,...

Egun eta bihar | 2016ko Abenduaren 02a

Lur-ikarak

Zonbait oren barne, lurra hemezortzi aldiz ikaratu da guti aski Alpetako mendialdean, Sisteron hiritik hurbil, Italiako mugatik ez hain urrun. Jendetan ez da makurrik izan eta etxetan ere kasik batere ez. Gertakari kezkagarria halere ikerle askoren gustuko, lotura bat egiten baitute Italian bizpahiru hilabete barne gertatu lur-ikara bizkorrekin. Lurpez ez ote den ba hor nonbait haustura edo kraskaldi zerbait, beste lur-ikara batzuen arriskua emendatzen duena orobat Alpetako mendilerro...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016